Thomas Hill (margolaria)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Thomas Hill (margolaria)

Thomas Hill (Birmingham, 1829ko irailaren 11Raymond, Kalifornia, 1908ko ekainaren 30a) estatubatuar margolaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Thomas Hill (margolaria)
Thumb
Bizitza
JaiotzaBirmingham eta Mendebaldeko Midlands, 1829ko irailaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaRaymond (en) eta Madera konderria, 1908ko ekainaren 30a (78 urte)
Hobiratze lekuaMountain View Cemetery (en)
Hezkuntza
HeziketaPennsylvania Academy of the Fine Arts (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
InfluentziakPeter F. Rothermel (en)
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Itxi

Ingalaterran jaio zen eta hamabost urte zituela Estatu Batuetara emigratu zuen familiarekin eta Massachusettseko Taunton hirian kokatu ziren. Edward Hill anaia txikia ere paisaien margolaria izan zen. Thomas 1851n ezkondu zen Charlotte Elizabeth Hawkesekin eta bederatzi seme-alaba izan zituzten. Norman Rockwell biloba ere margolaria izan zen.

24 urterekin gaueko eskoletara joaten hasi zen Filadelfiako Arte Ederren Akademian eta Peter Frederick Rothermelen ikasle izan zen. Hainbat aldiz bidaiatu zuen New Hampshireko Mendi Zurietara, Hudson ibaiaren eskolako beste kide batzuekin batera.

1856an San Frantziskora joan zen bizitzera. 1865ean egin zuen lehen bidaia Yosemite haranera, eta hurrengo urtean Europara eta Ekialdeko kostaldera bidaiatu zuen.

Bere lantokirik gogokoenak Yosemite eta Mendi Zuriak izan ziren. Kalifornian galeria bat eta arte-denda bat izan zituen, eta burtsan inbertitu eta bere lanak saltzeko diru-sarrerak izan zituen.

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.