ore harro From Wikipedia, the free encyclopedia
Hostorea, irin eta gurinez edo bestelako koipe batez (olio, txerri gantz, etab.) eginiko orea da, labean egitean elkarren gainean jarritako hosto-modukoak osatzen dituena[1]. Oro har, hostorez egindako opila hostopila deitzen da.
Hostore hitz hori neologismoa da euskaraz, hosto + ore (masa) berbekin berriki sortutako hitza da. Espainolez eta frantsesezkoek ere orria (hoja, feuille) dute osagai, ondo egindako hostoreak orriz orriko egitura agertu behar duelako, harro-harroa, arina, kraskatsua, lurrintsua, goxoa… Gutizia, hitz batean.[2]
Gurin edo txerri gantzez, irinez, gatzez eta urez osaturiko ore hau jatorri arabiarrekoa da. Gozogintzako (eta sukaldaritzako) funtsezko oreetako bat izanik, hainbatetan tolestuz gero, labean sartutakoan, hostotan bereizi eta harro-harro geratzea du erakargarri nagusia.
Hori erdiesteko, lehendabizi irina, ura eta gatza nahasi eta ore hori hedatuko da; horren gainean koipea zabaldu eta hainbatetan tolestuko da. Hori errepikatuz, baliatu dugun gurinak inpermeabilizatutako lama mehe-meheak osatu eta hauen tarteetan bildurik geratuko da egosaldiak eragiten duen lurruna.
Hona hostorearen geruza kopurua kalkulatzeko formula:
Hosto kopurua = (tolesturak + 1) * tolestura kopurua.
Adibidez: egin bi tolestura (tolestu hirutan) eta errepikatu lau aldiz: (2 + 1)4 = 81. Hostopilak 81 hosto izango ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.