From Wikipedia, the free encyclopedia
Homo naledi (latinezko homo, «gizaki», eta sothoerazko naledi, «izar») egungo Hegoafrikan bizi zen hominino iraungitua da.
2015ean Berger estatubatuar paleoantropologoak eta bere lankideek deskribatu zuten Johannesburgotik gertu dagoen Rising Star leizeko gela batean topaturiko 15 adin ezberdineko espezimenen fosil aztertu eta gero. Aztarnategian ia eskeletoko hezur guztiak topatu zituzten, Afrika osoan hominino beraren agerraldirik handiena izanik.[1] Hala ere, ezin izan zuten datazio zehatzik eman. Era berean, ezin izan zuten H. naledi-ren kokapen filogenetiko zehatza eman, lehendabiziko Homoen ezaugarri anatomiko berak izan arren.[1] Garezurraren morfologia aztertuta, lehenengo Homo (H. erectus, H. habilis edo H. rudolfensis) bat izan zen baina bolumen endokranial ikusita, 500 cm³ ingurukoa, Australopithecus bat izan zen. Espeziea australopitekoaren eta lehen homo espeziearen —homo habilis, orain dela 2,5 milioi urte inguru bizi izandakoa— arteko espezie bat dela iradoki dute aurkikuntza egin duten ikertzaileek: baieztatuko balitz, inoiz aurkitutako giza espezie zaharrena litzateke.[2]
Bataz besteko altuera 1,50 metrokoa zen eta 45 kilo inguru zituen.[3]
Hezur guztiak leize batean pilatuta aurkitu zituztenez, aurkikuntza egin duten adituek iradoki dute giza espezie horren 'pentsamendu sinbolikorako gaitasunaren' erakusgarri izan daitekeela hori; hain justu, gizaki haien hobi bat izan daitekeela pentsatzen dute.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.