From Wikipedia, the free encyclopedia
Herri Indarren Batasun Nazionala (frantsesez: Union Nationale des Forces Populaires edo UNFP; arabieraz: الاتحاد الوطني للقوات الشعبية) Marokoko alderdi politiko ezkertiar bat da, 1959ko irailaren 6an sortua, Istiqlal alderdian gertatu zatiketa baten ondoren.
Herri Indarren Batasun Nazionala Union Nationale des Forces Populaires | |
---|---|
Buruzagia | Mehdi Ben Barka (sortzailea) |
Idazkari nagusia | Abdallah Ibrahim |
Sorrera | 1959 |
Desegitea | 2005 |
Egoitza nagusia | Rabat |
Ideologia politikoa | Marokoar nazionalismo Errepublikanismo Sozialismo |
Istiqlal alderdiko ezkertiarrak alderdiaren zuzendaritzaren kontra jarri ziren 1959ko urtarrilaren 25ean. Alderdiko zuzendaritzari leporatzen zioten Abdallah Ibrahim alderdikide eta Marokoko Lehen Ministroaren kontra jardutea[1]. Ibrahim, Abderrahim Bouabid eta Mehdi Ben Barka alderdiaren ezkerreko aldean zeuden. 1959an alderdi barneko giroa txartu zen, eta irailean zatitu zen. Zatiketa hartatik sortu zen UNFP.
Alderdia Casablancako Kawakib zineman sortu zen. Ondoko helburu hauek jarri zituzten:
1963ko ekainean, alderdiko hainbat kide atxilotu zituzten, Hassan II.a erregearen kontrako konspirazio bat prestatzen ari zirela leporatuta. Ihesean zeuden Mehdi Ben Barka eta beste hamaika arduradun hiltzera kondenatu zituzten.
Alderdian zatiketa bat gertatu zen 1975ean, eta gehiengoaren babespean, izena aldatu zuen. Union socialiste des forces populaires izena hartu zuen. Abderrahim Bouabid hautatu zuten idazkari nagusi. Abdallah Ibrahim, aldiz, alderdi zaharrean gelditu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.