From Wikipedia, the free encyclopedia
Hemikordatu (Hemichordata) animalia deuterostomoen filum bat da, har itxurarekin, Chordataren ahaidea, baina hauek ez bezala notokordarik gabe, baizik eta estomokorda batekin. Estomokorda hau liseriketa hodiaren luzakin bat da. Kordatuak bezala faringean zakatzak ditu, eta hauek erabiltzen ditu janariak iragazteko.
Kanbriarreko fosilak ezagutzen dira eta ziurrenik Graptolites izeneko animaliak ere talde honetakoak ziren. Hauek Karboniferoan desagertu ziren. Gaur egun 100 bat espezie ezagutzen dira.
Hemikordatu estomokordatu izena ere baduten itsas ornogabeen taldeko animalia batzuez esaten da. Zizarearen gisakoak dira eta hodi baten barruan bizi dira. Kordatuek zelula-korda bat izaten dute gorputzaren zehar euskarri gisa, bizkar-korda deitua. Estomakordatuetan korda hori faringeko luzakin bat besterik ez da. Bakarrik edo taldetan bizi dira, oso sakonak ez diren itsas hondoko hareetan. Gorputzak hiru zati ditu: protosoma, mesosoma eta metasoma. Estomokordatuak lau klasetan banatzen dira: enteropneustoak, balanaglosoak, pterobrankioak eta pogonoforoak.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.