From Wikipedia, the free encyclopedia
Helen Rose (Chicago, 1904ko otsailaren 2a - Palm Springs, 1985eko azaroaren 9a) arropa eta filmatako jantzien diseinatzaile estatubatuarra izan zen, bere karreraren zatirik handiena Metro-Goldwyn-Mayerrekin eman zuena.
Helen Rose | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1904ko otsailaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Palm Springs, 1985eko azaroaren 9a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | jantzi-diseinatzailea eta moda-diseinatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Helen Rose 1904ko otsailaren 2an jaio zen Chicagon (Illinois). Gurasoak William Bromberg eta Ray Bobbs zituen, jatorri judu alemaniarra eta errusiarra zutenak. [1]
Chicagoko Arte Ederren Akademian ikasi zuen eta ondoren gaueko klubetarako eta antzezlanetarako jantziak diseinatu zituen.[2]
1929an Los Angelesera joan zen bizitzera, eta han Fanchon eta Marco neba-arrebentzat jantziak diseinatu zituen eta gero Ice Follies espektakuluentzat.[2]
1940ko hamarkadaren hasieran, bi urte eman zituen 20th Century Fox estudioetan lanean, eta bertan musika programetarako jantziak diseinatu zituen. 1943an, Metro Goldwyn Mayerrek kontratatu zuen Adrian diseinatzaileak alde egin zienean eta, hamarkada haren amaierarako, MGM estudioko diseinatzaile nagusi izatera heldu zen.[2]
Helen Rose-k bi Oscar sari irabazi zituen Jantzien Diseinu Onenari: 1952an The Bad and the Beautiful filmagatik eta 1955ean I'll Cry Tomorrow filmari esker. Beste zortzi aldiz izendatu zuten sarirako.[2]
Garai hartako ezkontza soineko ospetsuak diseinatzeagatik ere ezaguna egin zen, besteak beste, Grace Kellyren ezkontza soinekoa, Rainier Monakokoarekin 1956an ezkondu zenekoa.[3][4]
Elizabeth Taylorrentzat ere diseinatu zuen arropa: Father of the Bride eta Cat on a Hot Tin Roof ('Katua berotutako latorri teilatu gainean') filmatarako eta baita ezkontzako soinekoa ere Conrad "Nicky" Hilton-ekin ezkondu zenekoa.[4]
1960ko hamarkadaren amaieran, Rosek estudioa utzi zuen, bere diseinu negozioa irekitzeko eta famatuentzako eta aberatsentzako jantziak egiteko. [5]
Modako zutabe bat ere idatzi zuen eta bi liburu: Just Make Them Beautiful autobiografia 1976an eta The Glamorous World of Helen Rose. [5]
1970eko hamarkadan, "The Helen Rose Show" deituriko moda saio ibiltaria ere egin zuen, zeinetan MGM-rako diseinatutako jantziak erakusten zituen.[5][6]
Harry V. Rose-ekin ezkondu zen, jaiotza izena Harry Rosenstein (1902-1993) zuena, eta alaba bat izan zuten. Palm Springsen, Kalifornian, hil zen 1985ean.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.