From Wikipedia, the free encyclopedia
Heinrich Teodor Böll (Kolonia, Ipar Renania-Westfalia, Alemania, 1917ko abenduaren 21 – Kolonia, Ipar Renania-Westfalia, Alemania, 1985eko uztailaren 16a) Alemaniako idazlea izan zen. 1972an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
Heinrich Böll | |||
---|---|---|---|
1972 - 1973 ← Pierre Emmanuel - Victor Sawdon Pritchett → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kolonia, 1917ko abenduaren 21a | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Heriotza | Langenbroich (en) , 1985eko uztailaren 16a (67 urte) | ||
Hobiratze lekua | Q28036176 | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Annemarie Böll (en) | ||
Seme-alabak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Koloniako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kanta-idazlea, gidoilaria, itzultzailea, poeta, eleberrigilea, idazlea, Nobel Prize winner (en) eta public figure (en) | ||
Lantokia(k) | Kolonia | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Bavariako Arte Ederren Akademka Berlingo Arteen Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
| |||
Böll langile-senide batean jaio zen. 1924 eta 1928 urteen artean Koloniako eskolara joan zen., eta 1928 eta 1937 urteen artean bigarren mailako ikasketak burutu zituen. Literaturarekiko lehen topaketa 1937 izan zuen, liburu eta gauza zaharren denda batean lan egiten hasi zenean. Urte bat geroago utzi zuen denda, idazteari ekiteko. Hitlerren agintaldian, errejimenaren lan-esparru batera joan zen, hori egitea beharrezkoa baitzen unibertsitatera joan ahal izateko. Filologia alemana ikasteko matrikula egitear zegoenean, 1939ko udan, Wehrmachtek (Alemaniako armada) errekrutatu zuen.
Bigarren Mundu Gerran Frantzian, Errumanian, Hungarian eta Sobiet Batasunean borrokatu zuen. 1942an ezkondu zen, baimen batean. AEBetako armadak preso hartu zuen 1945eko udaberrian eta Frantzia eta Belgikako atxilo-guneetan egon zen. Garai horretan bere lehen semea hil zen.
1945eko abenduan Koloniara itzuli zen, emaztearekin. Gerrako bonbardaketek hondatu zuten etxea konpontzen zuen bitartean, idazteari berrekin zion. 1949an bere lehen liburua argitaratu zuen. “47ko. taldea” zeritzonean parte hartu zuen eta Hans Richter eta Alfred Andersch idazleen laguna izan zen.
Bere estiloa arina izan zen. Kritika gogorrak egin zituen xenofobia eta Alemaniako eskuin muturraren aurka.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.