onddo espezie bat From Wikipedia, the free encyclopedia
Haritz-marasmioa (Gymnopus dryophilus) onddo espezie bat da.[1] Gymnopus dryophilus du izen zientifiko ohikoena, eta sinonimo bat ere badu: Collybia dryophila. Marasmio jangarriak baino askoz balio gastronomiko gutxiago du. Oina kenduta, dastatu daiteke, baina kalitatea oso mugatua da, haragia urria eta elastikoa baita. Haragi gorrien, ehizaren edo saltsa fuerteen osagarri gisa bakarrik gomendatzen da.
Haritz-marasmioa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Omphalotaceae |
Generoa | Gymnopus |
Espeziea | Gymnopus dryophilus Murrill, 1916 |
Basionimoa | Agaricus dryophilus |
Kapela: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua edo hondoratu samarra. Azala leuna, ertza batzuetan ildaskatu samarra, higrofanoa, beraz, hezetasunaren arabera kolorea aldatu egiten da, arrosa-lehoi koloretik, hori-okrera edo zuri-okre zurbilera.
Orriak: Zuriak edo horixkak, meheak, estu, ia libreak, dekurrente samarrak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, 3 eta 6 cm arteko garaierakoa, mehea, irmoa, leuna, fistulosoa, horixka edo gorri-lehoi kolorekoa.
Haragia: Mehea, zuria eta usain arinekoa eta zapore atseginekoa.[2]
Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Dryopphilus epitetoa grekotik dator, haritza esan nahi duen "drys" hitzetik, eta laguna esan nahi duen "filos" hitzetik. Espeziearen habitatagatik.
Jangarria, baina interes gutxikoa sukaldaritzan, ez baita oso haragitsua.[3]
Marasmius oreades jangarri bikainarekin, baina honek orriak nahiko zabal eta sabeldunak ditu, orriek kolorea ere argiagoa dute, Gymnopus dryophilus delakoaren antzeko espezieak eta aldaerak daude. Funicularis aldaera, hori-sufre kolore eder bateko orritxorekin. Oedipus aldaera, oina oinarrian lodituta duena, erraboil oso nabarmena osatuz. Antzeko beste espezie batzuk, Collybia acervata delakoa da, kolore arre-gorrixkarekin eta Collybia hariolorum delakoa, oso antzekoa, baina usain desatsegina duena.[4]
Oso perretxiko arrunta erretxinadunen eta hostozabalen basoetan, tenperatura zero gradutik jaisten ez bada, urteko sasoi guztietan bizi da, apiriletik abendura.[5]
Mundu osoko baso epeletan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.