Charles Gounod
musikagile frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
musikagile frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Charles-François Gounod (Paris, 1818ko ekainaren 17a – Saint-Cloud, Senako Gainak, 1893ko urriaren 17a edo 18a) frantziar musikagilea izan zen, erromantizismoaren garaikoa. Herrialde horretako inoizko musikagilerik ezagunenetakoa da, batez ere, Ave Maria, Faust eta Roméo et Juliette lanengatik. Hala ere, askoz luzeagoa da hark egindako lanen zerrenda, 600 izenburu baino gehiago utzi baitzuen.
Charles Gounod | |||
---|---|---|---|
(1890) | |||
1843 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Charles-François Gounod | ||
Jaiotza | Paris, 1818ko ekainaren 17a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Saint-Cloud, 1893ko urriaren 17a edo 18a (75 urte) (75 urte) | ||
Hobiratze lekua | Auteuil Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra | ||
Familia | |||
Aita | François-Louis Gounod | ||
Ezkontidea(k) | Anna Zimmerman | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa Lycée Saint-Louis | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Anton Reicha | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | classical composer (en) , musikologoa, musika-irakaslea, organista eta musikagilea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Fanny Mendelssohn eta Felix Mendelssohn | ||
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) | ||
Mugimendua | musika klasikoa | ||
Genero artistikoa | opera sinfonia musika klasikoa oratorioa | ||
Musika instrumentua | organoa | ||
| |||
Parisko Kontserbatorioan Halévy, Paër eta Lesueur izan zituen irakasle. 1839an Erromako saria irabazi zuen; Italian Palestrina ezagutu zuen eta Alemanian Bach, Mozart eta Schumann.
Hasieran elizako musika idatzi zuen (Te Deum, Requiem), organo-jotzaile eta kapera maisu izan zen. Antzerkirako Sapho opera (1851) eta opera komiko bat, Le médecin malgré lui (1858), idatzi zituen, arrakastarik erdietsi gabe, ordea. Faust (1859) operak eman zuen azkenik ezagutzera. Geroago Mireille (1864) eta Roméo et Juliette (1867) operek berehalako arrakasta izan zuten. Le tribut de Zamora (1881) operak izan zuen porrotak elizako musikara eraman zuten berriro azken urteetan (Rédemption, 1882; Mors et Vita, 1885; Requiem, 1893). Bestalde, 2 sinfonia, 13 meza, moteteak, kantatak, melodiak, koru eta pianorako eta organorako musika egin zuen Gounodek.
Haren obraren eragina zabala izan da; operen bidez XIX. mendeko Frantziako musikari ekarpen handia egin zion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.