From Wikipedia, the free encyclopedia
Giovanni Pico della Mirandola[1] (dʒoˈvanni ˈpiko della miˈrandola ahoskatua; Mirandolako gaztelua, Ferrarako Dukerria, 1463ko otsailaren 24a - Florentzia, 1494ko azaroaren 17a) italiar filosofoa eta pentsalaria izan zen.
Giovanni Pico della Mirandola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mirandola, 1463ko otsailaren 24a |
Herrialdea | Duchy of Mirandola |
Heriotza | Florentzia, 1494ko azaroaren 17a (31 urte) |
Hobiratze lekua | Museum of San Marco (en) |
Heriotza modua | : Pozoia |
Familia | |
Aita | Gianfrancesco I Pico |
Ama | Giulia Boiardo |
Haurrideak | |
Leinua | House of Pico della Mirandola (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea Paduako Unibertsitatea University of Ferrara (en) Parisko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina italiera |
Irakaslea(k) | Elia del Medigo (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Neoplatonismo |
Kidetza | Atenasko Akademia |
Mugimendua | pizkundea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | domingotar |
Zuzenbide kanonikoko ikasketak egin zituen Bolonian eta filosofiakoak Paduan. Florentzian jarri zen bizitzen, eta han Marsilio Ficino Errenazimentuko filosofo platoniko handia ezagutu zuen; arabiera, hebreera eta aramera ikasi zituen.
Platonen filosofiaren jarraitzaile zen, eta bi obra garrantzitsu eman zituen argitara: Conlusiones philosophicae, cabalisticae et theologicae («Ondorio filosofikoak, kabalistikoak eta teologikoak») eta De hominis dignitate oratio («Gizonaren duintasunari buruzko hitzaldia»), 1486. urtean biak. Pentsalari greko, hebrear, arabiar eta latinoetan oinarriturik idatzi zituen 900 tesiak eztabaidatzeko Europa guztiko pentsalariak bildu nahi izan zituen, baina ezinezkoa gertatu zitzaion Aita Santuak izendatutako batzorde batek heretikotzat jo baitzituen tesietariko batzuk. Frantzian izan ondoren, espetxean izan zen aldi labur batez, Florentziara itzuli zen eta 1492. urtean Alexandro VI.a aita santuak heresia haren salaketaz aske utzi zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.