From Wikipedia, the free encyclopedia
Johann Georg Adam Forster (Nassenhuben, Erret Prusia, Poloniako Erresuma, 1754ko azaroaren 27a - 1794ko urtarrilaren 10a) naturalista, etnologo, bidaia idazle, kazetari eta iraultzailea izan zen. Gaztea zelarik bere aita Johann Reinhold Forster hainbat espediziotan lagundu zuen, James Cooken Ozeano Pazifikora egin zuen bigarren bidaia barne. Bere bidaiaren kronikak Polinesiako etnologian garrantzitsua izan zen, eta gaur egun ere lan errespetatua da. Liburu horren ordainean Royal Societyn onartu zuten 22 urte zituelarik. Bidaia literatura zientifikoaren aitzindaritzat hartzen da.
Forster figura zentraletako bat izan zen Alemaniako Argien Garaian. Korrespondentzia izan zuen garaikideak izan ziren beste askorekin, bere lagunmina zen Georg Christoph Lichtenberg barne. Bere ideiek influentzia handia izan zuten Alexander von Humboldten lanean, XIX. mendeko zientzialaririk garrantzitsuenetako bat. Frantziak Mainz okupatu zuenean 1792an Forster hiriko Jakobinoen Klubaren sortzaileetako bat izan zen, eta garrantzia handia izan zuen Mainzeko Errepublikaren sorreran, Alemaniako estatu errepublikarren artean lehenengoen artean. 1793ko uztailean, Parisen Mainzeko Errepublikaren ordezkari gisa ari zela Prusia eta Austriak hiria bereganatu zuten eta deserriratua izan zen. Alemaniara ezin itzulita, bere lagun eta familiarengandik urrun, Parisen hil zen gaixo 1794an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.