From Wikipedia, the free encyclopedia
Geokimika Geologia eta Kimika elkartzen dituen zientzia naturala da. Geokimikak Lurra eta beste planeta batzuen elementu kimikoen konposizioa eta dinamika ikertzen ditu, hauen aberastasuna eta banaketa Lurreko geosfera desberdinen artean (litosfera,hidrosfera,atmosfera eta biosfera) determinatuz, froga moduan lurrazaleko arroken aldaketa eta mineralen konposizioa kontuan hartuz. Lurreko elementu kimiko nagusiak, 'elementu maioritario' deituak, gehien dagoenetik gutxien dagoenera, hauek dira: oxigenoa, silizioa, aluminioa, burdina, kaltzioa, sodioa,potasioa eta magnesioa. Lurra, hidrosfera eta atmosferaren arteko harremanak ere ikertzen ditu.[1]
Geokimika 5 atal ezberdinetan zatitu daiteke:
Geokimikak, diziplina bezala, geologia eta kimikaren historiaren zati handi bat hartzen du, baina Lurreko elementuen historiaz hitz egiten duen zientzia bezala, ezin izan zen elementu kimikoen estrukturaren jakintza erreal bat izan arte sortu, elementuen estruktura atomikoa eta konfigurazio elektronikoan sakondu zenean.
Geokimikariek teknika analitiko kimikoak erabiltzen dituzte, besteak beste, Lurraren adina zehazteko, sumendien erupzioak aurreikusteko, orain dela 65 milioi urte lurraz kanpoko gorputz batek, zehazki meteorito bat, lurraren aurka jo egin zuela egiaztatzeko, lurreko aldaketa atmosferikoak ikusteko eta euri azidoak eta kutsadurak lurrazalean eragiten dituen minak zehazteko.
Geokimikaren garapen nagusia XX. mendearen bigarren erdian gertatu zen, hala ere, azken 50 urte hauetan zehar gure planetaren ezagupen handiagoa lortu dugu haurretik zegoena baino. Geokimikaren ekarpena aurrerapen honetan izugarria izan da. Gaur egungo ezagutzaren eta Lurra eta Eguzki sistemaren sorrerari buruzko teorien zati handi bat meteoritoen azterketa geokimikoetatik datoz.
Geokimikaren adar batzuk hauek dira:
Sumendia Lurraren edo beste planeta nahiz satelite baten gainazalean dagoen berezko irekidura edo arraildura da, barrualdean dauden solidoak edo jariakariak(gasak, lurruna, laba, errautsak) ateratzen uzten duena. Sumendi baten barrualdeko egiturak hiru oinarrizko osagai ditu: tximinia, gaiak irteteko bidea; kraterra, tximiniaren kanpoaldeko irtenlekua, eta magma galdara, magma osatzen den lekua. Magma igotzen denean, presioa gutxitu egiten da eta gasak askatzen dira. Gas horiek leherketa eragiten dute, eta leherketa handiagoa edo txikiagoa izaten da presioaren arabera.
Sumendien erupzioekin zerikusia duten gertakari geologikoen multzoari bolkanismoa esaten zaio. Sumendiak aztertzen dituen zientzia bulkanologia da, geokimikaren azpiatala bat.[4]
Meteoroide bat, meteoro gisa ikusgai bihurtua, eta lurrazala jotzean meteorito bilakatua.
Meteoritoa kanpoko espazioan sortua den eta lurrazalera iritsi den gorputz natural bat da, talkaren ondorioz suntsitu ez dena. Espazioan daudenean meteoroide izena hartzen dute eta Lurraren atmosferan sartzen direnei meteoro esaten zaie. Asteroideak baino txikiagoak dira (gehienez 50 metroko diametroa)
Atmosferarekin kontaktuan jartzen direnean marruskadurak berotu eta goritzea dakar eta horrela sortzen dira izar usoak.[5]
Meteorito hauek lurrazalaren haurka egitean sortzen diren aldaketak eta prozesuak geokimikaren barruan sartzen dira.
Fosilak (latinezko fossile-tik, lurretik ateratzen dena) aintzinako izaki bizidunen gorputzen edo ekintzen aztarnak dira. Arroka sedimentarioetan daude eta beraien osaketaren transmorfazioak jasan ditzakete (diagenesi bidez) edota deformazioak (metamorfismo dinamikoaren bidez).
Hil ondoren, izaki organikoak aski laster desegiten dira, baldin eta hil eta handik gutxira atmosferaren, gainerako animalien eta mikroorganismoen eraginetik babesten dituen materialen baten azpian ehortzirik geratzen ez badira. Guztiarekin ere, eskeleto zati gogorrenak eta aurretik gai mineralez hornituak direnak fosilizatzen dira soilik.
Fosilizazio prozesuak eraldatze kimiko saila ekartzen du; eraldatze horietan, normalean, organismo hilaren gai organikoak izaera minerala duten beste gai batzuek ordezkatzen dituzte; gai horiek geihenbat kaltzio karbonatoa edo silizea izaten dira.[6]
Erregai fosila Lurraren litosferan aurkitutako hidrokarburoak dira, erregai gisa erabiliak. Gaur egun, erregai fosilak energia sortzeko lehengai nagusia dira, munduko energia premien %90 betetzen dute eta.[7]
Erregai fosil hauen sortze prozesua, mineralenaren antzera, horain dela milioika urte hil ziren izaki bizidunekin lotua dago. Izaki hauek hiltzean sedimentu kapa batez babestuak izan ziren, eta honen ondorioz, beste komposizio bat hartu eta gaur egun duten itxura artu dute.
Ur geza disolbaturiko gatz batez ere sodio kloruro, gutxi duen ura da. Gizakiak, uraren arazketa izeneko tratamendu baten bitartez, garbitu eta edan dezake, edateko ura lortuz, honez gain, ura behin erabilitakoan , substantzia kutsagarriekin nahastuta geratzen da, adibidez, koipeak, olioak, detergenteak, xaboiak eta era guztietako hondakinak, ura berriz erabiltzea galarazten dutenak. Ur horri, baldintza horietan dagoenean, hondakin-ura esaten zaio.
Gehienetan, hondakin-urak segituan isurtzen dira ibaietara edo itsasora, baina gaur egun, gero eta handiagoa da arazten den ur kantitatea. Aipatutako arazte-prozesuetan metodo geokimikoak eta biologikoak erabiltzen dira kutsatzaileak uretatik banatzeko edo desagertzeko.[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.