Genero disforia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Genero-disforia pertsona bati jaiotzean esleitutako sexu biologikoaren kontrako identifikazio sentimendua da. Egoera honek antsietatea, depresioa eta bestelako gaitzak sortzen dizkio pertsonari. Kasu gehienetan, identitate sexualak (sexu batekoa ala bestekoa sentitzeak*), sexu anatomikoak (jaiotzean ditugun genitalak) eta genero rolak (tradizionalki genero bakoitzari esleitu zaizkion jokabideak imitatzea) bat egiten dute. Zenbait ikerketen emaitzen arabera genero disforiaren jatorria psikologikoa izateaz gain, oinarri biologikoak ere izan ditzake. Lehen APAren (The American Psychiatric Association) DSM sailkapenak (Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders) genero identifikazioaren nahaste bezala diagnostikatzen zuen gaixotasuna. Baina, 2013. urtetik aurrera genero disforia terminoa erabiltzen hasi zen, nahaste terminoari esleitzen zaion estigma soziala ekiditeko.[1][2]
Genero disforia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | buruko gaitza, dysphoria (en) eritasuna |
Espezialitatea | Psikiatria psikologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | gender affirming therapy (en) eta Sexua berresleitzeko ebakuntza |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F64.2 |
GNS-9-MK | 302.6 |
GNS-10 | F64.8, F64.9, F64.0 eta F64.2 |
MedlinePlus | 001527 |
eMedicine | 001527 |
MeSH | D000068116 |
Disease Ontology ID | DOID:1234 |
Genero disforia diagnostikatu zaien pertsonak tratatzeko lortu diren aukera nagusienak psikiatrikoak (psikoterapia), hormona-terapiak, eta sexu aldaketaren kirurgia izan dira[1].