Sexua berresleitzeko ebakuntza pertsona transgenero baten sortzetiko sexu-ezaugarrien itxura eta funtzionamendua aldatzeko prozedura edo prozedura-multzo kirurgikoari deritzo. Horren bitartez norbanakoaren sexu-ezaugarriak bere genero-nortasunarekin bat etortzea lortzen da. Nahiz eta pertsona transgeneroen genero-disforiaren aurkako tratamendua izan, pertsona intersexualei ere antzeko ebakuntza genitalak egin ohi zaizkie, gehienbat haurtzaroan. Hala ere, Nazio Batuen Erakundearen torturaren aurkako kontalari bereziaren 2013. urteko adierazpen batek pertsona intersexualen adostu gabeko normaltze-ebakuntzaren erabilera gaitzesten du.[1]
Erreferentzia
Kanpo-estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.