![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/05/Dorothy_Olsen_and_Capt._Jammie_Jamieson.jpg/640px-Dorothy_Olsen_and_Capt._Jammie_Jamieson.jpg&w=640&q=50)
Genero-rol
From Wikipedia, the free encyclopedia
Genero-rolak gizonentzat eta emakumeentzat egokitzat jotzen diren gizarte- eta portaera-arauen multzoari egiten dio erreferentzia, maskulinotasunaren eta feminitatearen gizarte-eraikuntzaren arabera emandako gizarte-talde edo -sistema batean. Horrek forma ematen dio genero-adierazpenari, hau da, genero-identitatearen adierazpen publikoari, eta «gizarteak jokabideari buruz ematen dituen arau, agindu eta kultura-irudikapenen multzoarekin eratzen da», sexu jakin batentzat espero direnak.[1][2][3][4][5]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/05/Dorothy_Olsen_and_Capt._Jammie_Jamieson.jpg/640px-Dorothy_Olsen_and_Capt._Jammie_Jamieson.jpg)
Generoak gizonen eta emakumeen arteko gizarte-bereizkeria eragiten duenez, bakoitzari rol desberdinak esleituz, generoak desberdintasunak sortzen ditu "bere kabuz, eta egoera sozioekonomikoaren, adinaren, etniaren, ezgaitasunaren, sexu-orientazioaren eta abarren ondorio direnak larriagotu ditzake desberdintasun horiek".[6]
Generoaren jatorri biologikoari buruzko metaazterketa nagusiek gezurtatu egiten dute gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun neurologikorik.[7][8] Kontrakoa dioten ikerketak neurosexismotzat hartuak izan dira.[9]
Genero-rolak desberdinak dira terminoaren testuinguru historiko-kulturalaren arabera; hala, kultura gehienetan bi eraikitzen diren bitartean, beste batzuetan gehiago egon daitezke.[10] Androginia, adibidez, hirugarren genero gisa proposatu da, [11]eta gizarte batzuek, berriz, bost genero baino gehiago dituztela adierazi dute.[12]