From Wikipedia, the free encyclopedia
Gantz-azido aseak[1] kate luzeko azido karboxilikoak dira, eta ez dute lotura bikoitzik karbono atomoen artean.[2] Lipidoetan agertzen dira, oso gutxitan aske, eta ia beti glizerola esterifikatzen dute (batzuetan beste alkoholak). Oro har, kate linealekoak dira, eta karbonozko atomo pare bat dute.[3] Honen arrazoia eukariotoen metabolismoan, gantz-azidozko kateak sintetizatu eta azetato unitateak gehituz edo ezabatuz degradatu egiten dira.[4] Salbuespenak daude; izan ere, hausnarkarien esnean eta koipean karbono atomoen kopuru bakoitiko gantz-azidoak daude, errumenaren bakterio-metabolismotik eratorriak, baita landare-lipido batzuetan ere, olioak lortzeko erabili ohi ez direnak. Gantz-azido asetatik, nabarmendu behar da asegabetatik bereizten direla karbono atomo biren arteko lotura guztiak sinpleak direla, gantz-azido aseetan, berriz, lotura bikoitzak agertzen dira.
Kate hidrokarbonatua hidrogenoz beteta dute, eta, beraz, euren karbono-atomoen arteko lotura guztiak sinpleak dira, lotura bikoitzik gabeak, eta, beraz, molekularen egitura zuzena da. Gantz-azido aseak ohikoagoak dira animalietan. Euren homologo asegabeek baino urtze puntu altuagoa dute, eta, beraz, solidoak dira giro-tenperaturan.
Azido palmitikoa, azido estearikoa, azido miristikoa edo azido lignozerikoa gantz-azidoen adibide batzuk dira.
Gantz aseak, lipido mota bat, hiru gantz-azido asek eta glizerol molekula batek osatutako triglizeridoak dira.[5]
Comida | Azido lauriko | Azido miristiko | Azido palmitiko | Azido esteariko |
---|---|---|---|---|
Koko olioa | %47 | %18 | %9 | %3 |
Palmondo olioa | %48 | %1 | %44 | %5 |
Gurina | %3 | %11 | %29 | %13 |
Behiki xehatua | %0 | %4 | %26 | %15 |
Izokina | %0 | %1 | %29 | %3 |
Arrautza, gorringoa | %0 | %0,3 | %27 | %10 |
Anakardoa | %2 | %1 | %10 | %7 |
Soja olioa | %0 | %0 | %11 | %4 |
Hainbat urtez, medikuek esan zuten gantz-azido aseak oso kaltegarriak zirela osasunerako, odol-kolesterolaren maila handitzen zutelako. Hala ere, ikerketa berriek diotenez, benetan kaltegarriak diren gantz-azidoak trans motakoak dira, neurri handi batean LDL kolesterol (kolesterol "txarra" deitua) maila igotzen dutenak, honek arteriosklerosi eragiten duelarik.[7] Hala ere, koipe aseen gehiegizko kontsumoa saihestu behar da.[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.