Soja olio

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Soja olio

Soja olioa edo soja-olioa sojaren (Glycine max) hazietatik ateratzen den olioa da. Munduan gehien kontsumitzen den olio jangarrietako bat da. Industrian (tintak eta margoak egiteko) eta bioerregaiak ekoizteko ere erabiltzen da.

Datu azkarrak Zeren produktua, Mota ...
Soja olio
Thumb
Zeren produktuasoja
Motahazi olio, olio, vitamin K-rich food product (en) eta semi-drying oil (en)
Erabilera
Konposatu aktiboaNutrilipid (en) eta intralipid (en)
Identifikatzaileak
CAS zenbakia8001-22-7
EC zenbakia232-274-4
ECHA100.029.340
CosIng34121
MeSHD013024
RxNorm9949
UNII241ATL177A eta P6C7NVO1UF
NDF-RTN0000147016
Itxi

Produkzio modua

Soja olioaren produkzioa prozesu konplexua da. Prentsa hidraulikoen bidezko ekoizpen mekanikoa garestia eta etekin txikikoa denez gero, gehienean olioa ateratzeko disolbatzaileak erabiltzen dira. Lehenik aleak garbitu eta lehortzen dira eta azala kentzen zaie. Ondoren 75 °C ingurura berotzen dira. Gero xaflatan moztu eta disolbatzailetan (maizenik hexanoa) sartzen dira. Disolbatzaileak soja aleetako olioaren %99 erautzen du. Hexanoa lurrunketaren bidez bereizten da oliotik. Horrela lortutako olio gordinak lohitasun ugari dauka eta findu beharra da. Soja aleei olioa kendu ondoren geratzen den hondakina (soja irina) abereak bazkatzeko baliatzen da[1].

Osagaiak

Soja olioaren batez besteko gantz-azido osaketa hau da[2]:

Informazio gehiago Gantz-azidoak, Ehunekoa ...
Gantz-azidoak Ehunekoa
aseak azido palmitikoa %11
azido estearikoa %4
monoasegabeak azido oleikoa %24
poliasegabeak azido linoleikoa %54
azido alfa linolenikoa %7
Itxi

Erabilpenak

Giza elikaduran oso erabilia da. Izan ere, merkea izatez gain, ke-puntu altua du (238 °C) eta aski gantz-azido ase gutxi (%15). Janari industrian, besteak beste, entsaladarako gatzozpinak, saltsak, maionesa, margarina, ogia eta snackak egiteko baliatzen da. Industrian erabiltzeko askotan hidrogenatu egiten da, eta prozesu horretan osasunarentzako kaltegarriak diren trans koipeak sortzen dira. Elikagaiak ez diren beste produktu asko ekoizteko ere erabiltzen da, esate baterako, biodiesela, tintak, plastifikagarriak, margoak eta kandelak[1].

Munduko ekoizpena

Soja olioa munduan gehien kontsumitzen den bigarren landare olioa da, palma olioaren ondotik[3]. Kontsumitzaile handienak Txina, Ameriketako Estatu Batuak eta Brasil dira. 2011/12 merkataritza urtean munduan 41.946.000 tona produzitu ziren[4].

Informazio gehiago Tokia, Herrialdea ...
Munduko soja olio ekoizlerik handienak. 2011/12ko datuak.
Tokia Herrialdea Tonak[4]
1Txinako Herri Errepublika Txina10.579.000
2Ameriketako Estatu Batuak AEB8.643.000
3Argentina Argentina7.165.000
4Brasil Brasil6.910.000
5Europar Batasuna Europar Batasuna2.065.000
6India India1.720.000
7Mexiko Mexiko632.000
8Besteak4.232.000
Mundu osoan41.946.000
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.