Galiziar poni
From Wikipedia, the free encyclopedia
Galiziar ponia, galizieraz eta ofizialki "Cabalo de Pura Raza Galega", deitua, Galiziako bertako zaldi arraza da. Garrano zaldiarekin batera, Galiziako bertakoak diren bi zaldi arrazetako bat da. Galiziako zaldia, bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.
Galiziar ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Sinonimoak | Galiziar zaldia |
Adituek zelta poniak izeneko Europako ponien arraza multzoan kokatzen dute, Ingalaterrako Exmoor poni eta Dartmoor poniekin, Asturiasko asturkoiekin zein Euskal Herriko pottoka eta nafar behokekin besteak beste.
Desagertzeko arriskuan dagoenez, eta bai bere hazkunde modua dela eta zein galiziar herriarekin daukan harreman berezia dela eta, interes handiko arraza da. Baita bere berezitasun genetiko, sozial, kulturala, ekonomiko zein ingurugiroarekin zer ikusirik duenagatik[1].