![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d6/Asturcon.jpg/640px-Asturcon.jpg&w=640&q=50)
Asturkoi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Asturkoia edo Asturiasko ponia, (asturieraz: asturcón, burrus del Suebe, hau da, Suebeko astoak izanik bertako beste izenetako bat), Asturiasko bertako zaldi arraza bat da[1]. Tamaina txikikoa eta landatarra izanik, poni beltzekin zein zelta poniak izeneko arraza multzoekin lotuta dago, eta jakina, ponien sailkapen taldean sartzen da.
Asturkoia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Egoera FAOren arabera | endangered-maintained (en) ![]() |
Sinonimoak | Asturkon, Asturkoi zaldia, Asturiasko ponia. |
Asturkoiak Euskal Herriko pottoken senide hurbilak dira, eta haiekiko antza handia dute. Gainera Kantabrian beste zaldi arraza bat dago, zaldi montxino izenekoa, bi arrazen oso antzekoa ere eta asturkoi eta pottoka arrazen artean "zubi" arraza dena. Duela ez hainbeste urte zadi arraza guzti hauek populazio bakarra osatzen zutela uste da.
Adituek Asturkoia zelta poniak delako taldean sailkatzen dute. Bertan, besteak beste, Euskal Herriko pottoka, Kantabriako zaldi montxino, Ingalaterrako hego aldeko Dartmoor poniak, Exmoor poni eta New Forest poni arrazak, Galiziako zaldia edo "Faco galegoa", Portugaleko garrano zaldia, Irlandako Connemarako ponia zein Eskoziako Shetland ponia daude ere talde honetan Europako beste zenbait poni arrazaren artean.