![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/97/Exmoor_Pony.jpg/640px-Exmoor_Pony.jpg&w=640&q=50)
Exmoor poni
From Wikipedia, the free encyclopedia
Exmoor ponia, (ingelesez: Exmoor pony), Ingalaterrako Exmoor eskualdearen inguruetan hedatzen den bertako zaldi arraza bat da[1][2]. Abere hauek erdi-basati bizi izan dira mendetan zehar bertako mortu zabaletan. Exmoor poni arraza Devongo ipar ekialdean zein mendebaldeko Somerset konderrietan hedatzen da bereziki.
Exmoor ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Aditu gehienen arabera, Exmoorrekoa Britainia Handiko poni arraza zaharren eta nahastu gabeko ezaugarri gehien mantendutakoa da[3]. Are gehiago, batzuentzat arraza Goi Pleistozeno garaian bertan bizi ziren basazaldien ondorengo zuzenak dira.
Bere tamaina zein gainerako ezaugarriengatik zaldi mota hau ponien sailkapen taldean sartzen da.
Arraza hipikako ekintza ezberdinetarako erabiltzen da eta Exmooreko Parke naturaletako larreak eta habitatak kontserbatzeko[4] Exmoor poniak rewilding edo birbasatze zenbait egitasmoetan erabiliak izan dira ere[5]. Hau dela eta, arrazaren abere kopurua zerbait emendatu da azken urtetan, nahiz eta oraindik zenbatekoa txikia izan.
Urtero libre jaiotako zaldiko ugari zela zaldiak bezala erabiltzeko harrapatzen dituzte.