GOR Iruñean (Nafarroan) 1991n sortutako diskoetxea da. Harrezkero, Euskal Herriko zein Espainiako rock independentea bultzatzen saiatu dira, euskaraz zein gaztelaniaz abestuta. Haiekin lan egiten duten musika taldeek rockaren baitan aurki daitezkeen estilo anitzak jorratzen dituzte: punka, ska, heavya, popa, rocka, dance, egungo metala...
Diskoetxe honek Euskal Herriko talde ospetsuenetako batzuekin egin du lan, Berri Txarrak edo Skalariak kasu. Baina, aldi berean, mota guztietako rock talde gazte frankori lagundu die lehendabiziko ataletan. Izan ere, azken urteotan Iruñerrian rock talde andana sortu dira.
Haren jarduera lau ataletan banatzen da:
- Diskoetxea: Gor Diskak
- Management: Gor Kontratazioa
- Banakuntza: Gor Banaketak
- Argitaletxea: Jarauta Musika Edizioak
2023ko maiatzaren 8an, Patxi Goñi diskoetxeko arduradunak iragarri zuen erretiroa hartuko zuela eta, ondorioz, urte horretako udazkenean itxiko zutela konpainia.[1][2]
Musika taldeak
|
|
|
|
Album batzuk
Hauek dira GOR diskoetxeak argitaratutako album batzuk:[3]
Taldea | Izenburua | Urtea |
---|---|---|
Berri Txarrak | Libre © | 2003 |
Berri Txarrak | Ikasten | 1999 |
Berri Txarrak | Eskuak/Ukabilak | 2001 |
Berri Txarrak | Berri Txarrak (diskoa) | 1997 |
Exkixu | Exkixu | 1993 |
Exkixu | Gaua heldu orduko | 1995 |
Jousilouli | Prest (Jousilouli) | 2000 |
Ken Zazpi | Gelditu denbora | 2005 |
Ken Zazpi | Bidean | 2003 |
La Polla Records | Y ahora qué? | 1983 |
La Polla Records | Carne para la picadora | 1996 |
La Polla Records | En turecto | 1998 |
Lendakaris Muertos | Se habla español | 2006ko maiatzaren 1a |
Lendakaris Muertos | Lendakaris Muertos | 2005ko otsailaren 1a |
Lendakaris Muertos | Directo a los güevos | 2009ko abenduaren 1a |
Lendakaris Muertos | Vine, vi y me vendí | 2008ko otsailaren 25a |
Manolo Kabezabolo | Ya hera ora | 1995 |
Skalariak | Skalariak | 1997 |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.