Txapelpunk

Euskal musika taldea From Wikipedia, the free encyclopedia

Txapelpunk

Txapelpunk euskaraz eta gaztelaniaz kantatzen duen Euskal Herriko musika talde bat da, punk estilokoa.

Datu azkarrak Datuak, Jatorria ...
Txapelpunk
Thumb
Txapelpunk taldeko Iñigito.
Datuak
JatorriaLekeitio, Bizkaia
Musika motapunka, rocka
Urteak1999 - gaur egun
Informazio gehigarria
https://www.txapelpunk.net
Badok: txapelpunk Musikasten: txapelpunk
Itxi

1999an, Etsaiak taldearen etapa aktiboetako batean, Iñigito Txapelpunkek urteetan konposatutako hamahiru abestiko maketa bat grabatu zuen zortzi pista batean, GOR diskoetxe independentera bidali zuen. Iñigito eta GOR elkartu eta disko bat ateratzea erabaki zuten. CDa 2000ko abenduan jarri zen salgai eta Durangoko azokako salduenetako bat bihurtu zen. Kritikak onak izan ziren eta taldea kontzertuak ematen hasi zen; ehundaka kontzertu Euskal Herrian, lau bira Kubara, Japoniara beste bat, kontzertuak estatuan, Irlandan, Eskozian... taldea sendotu eta esperientzia eman diote Lekeitioko hirukote honi. Txapelpunken ibilbidean aldaketak izan dira formazioan, taldetik igaro diren guztiek konpromisoa, jarrera eta rock-and-rolla ekarri dituzte. Iñigito Txapelpunk taldearen motorra da, abestien konpositorea eta letren egilea da.

Iñigito Txapelpunk da ahots nagusia eta gitarra jotzailea da, Efe korista eta baxu jotzailea da eta Txilo bateria jotzailea da. Murderpink argazkilaria da, diskoen libretoen diseinatzailea, webgunearen sortzailea, eta Kuban filmatu zen dokumentalaren eta Txapelpunken azken bideoklipen zuzendaria, ekoizlea eta editorea da. Oihane sare sozialetaz eta talde honi zuhurtzia emateaz arduratzen da.

Txapelpunken lehen kontzertuan 1999an izan zen, Lekeitioko Kabaua diskotekan.

Egungo Taldekideak

Diskoak

  • Txapelpunk (2000, Gor)
  • Bla, bla, bla, bla, bla. Stop (2002, Oihuka)
  • Tonto el ke lo lea (2004, Oihuka)
  • Vaya full (2009, Baga-Biga)
  • Krem de la krem (2012, Autoekoizpena)
  • Los mejores de los peores (2014, Baga-Biga)
  • Punkaren semeak (2015, Baga-Biga)
  • Betty Rockanroll (2017, Baga-Biga)
  • Zorionak nire partez niretzako (2018, Baga-Biga)

Kanpo estekak

Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.