Euskal musika taldea From Wikipedia, the free encyclopedia
Kerobia pop-rock estiloan aritzen zen eta euskaraz abesten zuen musika talde bat izan zen, Iruñekoa (Nafarroa Garaia), 2001. urtearen amaieran sortua. Maketa bat kaleratu zuen 2003. urtean, eta baita sei disko ere: Kerobia (2004), Rose Escargot (2006), Materia organikoa eta gainerakoak (2008), Papera eta kartoia (2009), Ontziak (2010) eta Supernova (2012). 2014ko uztailaren 16an bere ibilbideari amaiera ematea erabaki zuen taldeak. [1] 2021eko azaroaren 26an, Iruñeko Baluarte Jauregian eman zuen kontzertuan, taldeak oholtzetara bueltatuko zela jakitera eman zuen.
Kerobia | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Iruñea (Nafarroa) |
Musika mota | Pop, Rock |
Urteak | 2001 - 2014, 2021 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | GOR Diskak, Y las ardillas mágicas |
Taldekideak | |
Xabi Bandini Mikel Zorrilla Alberto Isaba Mikel Isaba | |
Informazio gehigarria | |
kerobia.com | |
Hauek dira 4 taldekideen izenak:
Kerobia 2001eko abenduan jaio zen, Xabi Bandini, Mikel Zorrilla eta German San Martin elkartuta. 2003. urteko martxo arte hirukotetzat konposatu zituzten abestiak, baina orduan Karlos Ortiz baxu-jotzailea batu zitzaien. Urte horretan bertan grabatu zuten maketa eta Euskadi Gazteko maketa lehiaketako garaile izan ziren[2].
2004. urtean Kerobiak bere lehen lan luzea atera zuen, Kerobia izenekoa. Gor zigiluarekin egin zuten, eta Euskal Herri osoan harrera oso ona izan zuen. Urtebete osoz lana taula gainean defendatzen egon ondoren, bigarren lana prestatzen hasi ziren. Orduan, Karlos Ortizek taldea utzi eta Alberto Isabak hartu zuen baxua jotzearen ardura. Laukote berri honekin ekin zioten bigarren diskoa prestatzeari.
Bigarren diskoak Rose Escargot izena du eta 2006. urtean kaleratu zen, Gor zigilupean hau ere. Disko honekin lortu zuen taldeak Euskal Herriko pop eskaintzaren barruan sendotzea, bere estilo pertsonal eta landuarekin.
Osotara 100 kontzertu baino gehiago eman ondoren, hirugarren diskoaren prestakuntzari ekin zioten. Taldeak 2008ko apirilaren 15ean argitaratutako agiri baten esan zuenez,[3] taldeak SGAEren parte izateari utzi eta hurrengo lanak ekoizpen propioan oinarrituta izango ziren, Interneten webgunearen bitartez eskuragarri utzita.
Horrenbestez, 2008ko apirilaren 29an webgunean doan deskargatzeko moduan aurkeztu zuten Materia organikoa eta gainerakoak, Kerobiaren hirugarren diskoa, trilogia baten parte izango dena. Lan honetarako German San Martinek taldea utzi zuen eta Mikel Isaba da orain teklatu jotzailea.
Etenaldi baten ondoren 2021ean bi disko berrirekin itzuli zen taldea, bigarrena gainera bikoitza.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.