From Wikipedia, the free encyclopedia
Frankofonia frantsesez mintzatzen den mundu mailako hizkuntz-komunitatea da, 150 milioi pertsona biltzen duena. Hiztunen kopuruari dagokionez, 7. postuan dago, txinera (mandarin), ingelesa, hindia, gaztelania, arabieraren eta portugesaren atzetik. Komunitatearen nazioarteko jaieguna martxoaren 20a da .
Herrialdeak lau multzotan bana daitezke (ikus mapa): Ama-hizkuntza gisan darabiltenak (urdin iluna), Administrazio-hizkuntza dutenak (urdina), Kultur hizkuntza dutenak (urdin argia) eta Hizkuntza gutxitua dutenak (berdea).
Herrialde batean frantsesak duen egoera aztertzeko, aldagai ugari izan behar dira kontuan: hizkuntza ofiziala den edo ez, gehiengoaren edo gutxiengoren baten ama hizkuntza den, egoera formal edota informalean erabiltzen den, etab.
Zenbait herrialdetan (Frantzia, Quebec, Valonia, Suitza frankofonoa, Monako, Kanadako eskualde batzuk...), frantsesa biztanle gehienen ama hizkuntza izateaz gain, erabilera arrunteneko hizkuntza da, bai eremu formalean, baita informalean ere.
Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialde askotan, frantsesa administrazio hizkuntza nagusia da, besteak beste, Kongoko Errepublika Demokratikoan (munduan frantses hiztun kopuru handieneko herrialdea), baita Magrebeko zenbaitzuetan ere (Algeria da adibiderik esanguratsuena).
Azkenik, beste zenbait herrialde ere, frantses hiztun kopuru esanguratsua edota kultura frantsesarekin harreman estua duelako, frankofoniaren baitan daude. Frantsesa hizkuntza ofiziala izan ez arren, kultura edota irakaskuntzan garrantzia nabaria du. Herrialde horien artean Errumania eta Libano aipa daitezke, adibidez.
Frankofoniaren Nazioarteko Erakundea (frantsesez, Organisation Internationale de la Francophonie) frantsesa ondare komun duten estatu eta gobernuen elkartea da. Frantsesaren garrantzia bultzatzeaz gain, beste zenbait balio bultzatzen ditu, hala nola, kultura aniztasuna, bakea, demokrazia, zuzenbidezko estatua eta ingurumenaren babesa.
77 estatuk osatzen dute (57 eskubide osokoak dira; beste hogeiak, begiraleak). 2002ko gailurraz geroztik, Abdou Diouf Senegaleko presidente ohia idazkari orokorra da.
Begiraleak: Austria, Bosnia Herzegovina, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Georgia, Hungaria, Kroazia, Letonia, Lituania, Montenegro, Polonia, Serbia, Txekiar Errepublika, Ukraina.
Oharra: Ginea Bissau, Mali, Madagascar eta Afrika Erdiko Errepublikaren parte hartzea bertan behera utzita dago une honetan (2013-10-28).
Begiralea: Mozambike
Begiraleak: Uruguay eta Dominikar Errepublika.
Begiraleak: Arabiar Emirerri Batuak eta Tailandia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.