From Wikipedia, the free encyclopedia
Francoren diktadura Euskal Herrian, gure artean frankismoari buruzko oroimen historikoa lantzen duten taldeen esanetan, 1936ko uztailaren 18tik 1978ko abenduaren 6raino behintzat iraun zuen aldia da. Beste zenbaitentzat, ordea, frankismoaren amaiera diktadorearen heriotzaren datarekin bat dator, kontuan hartu gabe Francoren erregimen politikoak gero ere iraun zuela. Beste hainbatek, azkenik, esaten dute ezin dela zehatz mugatu frankismoaren eta egungo espainiar Estatuaren erregimen politikoaren arteko muga, haustura demokratikorik izan ez zelako eta estatu aparatu guztiek ukitu gabe iraun zutelako.
Portzentajetan, Euskal Herrian erregimen frankistak burututako erailketak Hegoafrikan, Argentinan, Bolivian edo Txilen bertako herrien aurka egindakoa baina latzagoa izan zen. Bereziki larritzat jo daiteke Nafarroa Garaian gertatutakoa, populazio osoaren % 1,13 sarraskitu baitzuten, fusilaturik edo desagerrarazita. Hori dela eta, esate baterako, Sartaguda herria "alargunen herria" deitzen dute, frankistek bertan gizonen %15etik gora erail zutelako.
Gertakari latz hauek jarraian gertaturiko Bigarren Mundu Gerraren aurrekaria izan ziren, azken hau gerra zibila baino askoz lazgarriagoa izanik, geroztik ez da sarraski handiagorik izan, Bosnian bertako musulmanen aurka egindako genozidioa baizik.
Euskal Herrian zenbait elkarteek lan egiten dute frankismoari buruzko oroimen historikoa berreskuratzeko, eta genozidio Frankistaren inpunitatea salatzeko.
Lau Haizetara Gogoan da haietako talde eta jende gehienak biltzen dituen plataformak:
Ahaztuak 1936-1977, Andikona (Otxandio), Debagoienako Fusilatuen Senideen Batzordea-Asociación de Familiares Fusilad@s de Deba-Goiena (Arrasate), Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca, Geureak 1936, Izquierda Republicana, Katin Txiki (Oiartzun), Martxoak 3 Elkartea-Asociación de Víctimas del 3 de Marzo (Gasteiz), Memoriaren Bideak, Oroituz (Andoain) eta Uliako Taldea (Gros-Donostia).
Izena Estepan Urkiaga frankistek Gasteizen fusilatutako olerkari abertzalea gogoan hartu zuten.
Bilbon emandako prentsaurrekoan, 2009ko martxoaren 26an, Lau Haizetara Plataformak Euskal Herriko Egiaren Batzordea sortzeko bere proposapena aurkeztu zuen. 2023ko otsailean, Gipuzkoako Foru Aldundiak kondekorazio guztiak kendu zizkion Franco diktadoreari, hil eta 47 urtera,[1] tartean zela "seme kuttun" titulua.[2]
Lau Haizetara Gogoan-ek zehazten ditu bere ikerketan identifikatzea lortu diren Frankismoak burututako eskubideen bortxaketak eta, haren ondorioz, Euskal Herriko Egiaren Batzorde batek ikertu beharko zituenak. Guzti hauek era jakina, errepikakorra eta sistematikoki burututa izan ziren Frankismoarekiko lotura zuten pertsonen aldetik, eta bat zetozen erabat edota zatika beraz Erregimenaren helburu eta interes politiko, sozial,ekonomiko eta abarrekin.
Hau da zerrenda, eta bertan 20 bat ekintza azaltzen dira, zehazki eta zehatz identifikaturik:
Euskal eskubide kolektibo eta nazionalak ere zapalduak izan ziren Francoren diktadurapean: euskara debekatu egin zen, euskal kulturaren adierazpen guztiak baztertuta izan ziren eta euskal ikur nazionalak (ikurrina, kasu) jazarriak izan ziren. Orokorrean, espainiar nazionalismoarekin bat ez zetozen elementu guztiak debekatuak izan ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.