Francisco Benito Eraso Azpilikueta (Garinoain, 1793Garinoain, 1835) nafar militarra izan zen[1].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Francisco Benito Eraso
Bizitza
JaiotzaGarinoain, 1793
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaGarinoain, 1835 (41/42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Lehen Karlistaldia
Itxi

Biografia

Karlista zen. Iberiar Penintsulako Gerran parte hartu ondoren, 1822an fedearen armada izeneko gudarostea osatu zuen Nafarroan, 18.000 gizonekin. 1833an, Espainiako errege izendatu zuen Karlos VII.a Orreagan, baina Nafarroako erregeordeak Nafarroa Behererantz ihes egitera behartu zuen. Itzulitakoan Tomas Zumalakarregiren agindupean jarri zen, eta Urduña, Ordizia, Durango eta Eibar hartu zituen. 1835ko ekainean, Deskarga mendatean Espartero garaitu zuen. Zumalakarregi zauritu ondoren, Eraso izan zen Bilboko setioaren zuzendari. Bilbok kale bat eskaintzen dio XIX. mendeko militar honi: Eraso jenerala izeneko kalea[2], Deustun. 1835eko uztailean, liberalen aurkako Mendigorriko guduan larri zauritu zuten, eta kasernara erretiratzean, zaldi gainetik erori eta horren ondorioz hil zen[3].

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.