Joaquín Baldomero Fernández-Espartero Álvarez de Toro, Banderaseko bizkondea, Lutxanako kondea, Garaipenaren eta Morellako dukea eta Bergarako printzea (Granátula de Calatrava, Ciudad Real, 1793ko otsailaren 27a - Logroño, Errioxa, 1879ko urtarrilaren 8a) espainiar militar eta politikaria zen.

Datu azkarrak Espainiako gerra ministro, Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua ...
Baldomero Espartero


Espainiako gerra ministro

1837ko abenduaren 16a - 1838ko urtarrilaren 17a
Francisco Ramonet (en) Itzuli

Espainiako gerra ministro

1837ko uztailaren 29a - 1837ko abuztuaren 30a
Ildefonso Díez de Rivera, Count of Almodóvar (en) Itzuli - Evaristo Fernández de San Miguel (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua



Nafarroako erregeorde

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoaquín Baldomero Fernández-Espartero y Álvarez de Toro
JaiotzaGranátula de Calatrava, 1793ko otsailaren 27a
Herrialdea Espainia
BizilekuaLogroño
HeriotzaLogroño, 1879ko urtarrilaren 8a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k)María Jacinta Martínez de Sicilia y Santa Cruz (en) Itzuli  (1827ko irailaren 13a -  1878ko ekainaren 3a)
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta erregeordea
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaEspainiako Diputatuen Kongresua
Real Academia de Nobles y Bellas Artes de San Luis
Izengoitia(k)Baldomero Espartero
Zerbitzu militarra
GraduaKapitain nagusi
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Lehen Karlistaldia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Progresista
Itxi

Bizitza

Granátulan (Ciudad Real) jaio zen 1793an, sendi eskulangile xume batean. Independentziako Gerra hastean, oldez joan zen gudarostera 1808an. 1810ean Isla de Leóneko akademia militarrean sartu zen, eta lotinantorde izatera iritsi zen. 1815ean, lotinant zela, Espainiaren mendeko Amerikako koloniak babestera joandako Morillo jeneralaren espedizioan ontziratu zen. Garai hartan liberalen ideiekin bat egiten hasi zen, eta, Amerikako independentisten aurka egindako ekintzen ondorioz, brigadier izendatu zuten. Ayacuchoko porrotak Espainiak Hego Amerikan zuen nagusitasunaren amaiera ekarri zuenean, penintsulara itzuli zen 1825ean.

Lehen Karlistada piztean, kristinatar armadaren barruan Iparraldeko probintzietan borrokatzea eskatu zuen. 1834ko maiatzaren 1ean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako komandante jeneral izendatu zuten. 1836ko udan, Iparraldeko armadako buru jarri zuten Femández de Córdoba jeneralaren ordez. Ardura horretan zela, Lutxanako gudua erabakigarria gidatu zuen, 1836ko gabonetan karlistak Bilboko setioa uztera behartuz.

Thumb
Bergarako besarkada

Ordutik aurrera, liberal moderatuek eta aurrerakoiek lehian ibili ziren Espartero beren alderdiko buruzagi izendatu nahian. 1839ko udan, kristinatarrekin akordio bat lortu nahian zebiltzan Maroto jeneralaren agindupeko sektore karlistekin egindako negoziazioen ondoren, Bergarako Hitzarmena sinatu zuen, Espainiako iparraldean bakea ezartzea ekarri zuena. Hala ere, karlista katalanek ez zuten onartu eta, Maestrazgon zehar egindako espedizio baten ondoren, aurrena Kataluniara eta gero erbestera bidali zituen Cabrera eta haren armadakoak. Horren ordainetan, Garaipenaren duke titulua jaso zuen. (Guztira, eta gehienbat Lehen Gerra Karlistan egindako lanagatik, bost noblezia-titulu esleitu zitzaizkion: Bergarako Printzea, Lutxanako Kondea, Banderaseko bizkondea, Morellako dukea eta Victoriraren dukea. Batzuk bere izenean eta beste batzuk oinordetzan uzteko modukoak).

Ordutik aurrera, politikaren alorrean, Esparterok aurrerakoien alde jarri zuen bere ezpata. 1840an Udalen Legearen aurka azaldu zen, Maria Kristina erreginordeari aurre eginez. Koroaren eta Esparteroren arteko gatazka hark 1840ko irailaren 1ean abiatutako mugimendu juntista aurrerakoia akuilatu zuen. Maria Kristinak erreginaordetza uztea erabaki zuen, eta ministerio‑erregeordetza bat ezarri zen orduan, Esparteroren aginduetara. 1841eko maiatzean, Gorteek erregeorde izendatu zuten jeneral hori. 1843ra arte egon zen gobernuan, eta bitarte horretan politika aurrerakoi nabarmena jorratu zuen. Lurren liberalizazioa bultzatu zuen, elizjende sekularraren ondasunen desamortizazioa sustatuz.

1841eko urrian moderatuen altxamendua egon zen Euskal Herrian, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek bultzatuta: Espartero bera izan zen matxinada hura irato zuena. Bergarako Hitzarmenean Foruak errespetatuko zituela sinatu zuen arren, altxamendu haren errepresalia moduan, Foruak indargabetzeko dekretua onartu zuen 1841eko urriaren 29an, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Espainiako probintzien pare utzirik. 1843an Espartero boteretik kendu zutenean, gobernu moderatuak Foruak leheneratu zituen hein batean, ez osorik, ordea. Atzera bueltarik izan ez zuen neurrietako bat Ebroko aduanak Pirinioetara aldatzea izan zen. Nafarroa probintziako aldundiak, Jose Yanguas idazkari zuela, Foruak Eraldatzeko Legea sinatu zuen Esparteroren armadak lurralde hori militarki okupatua zuenean.

Boterea galdu ondoren, Espartero Ingalaterran erbesteratu zen eta Espainiako politikatik kanpo ibili zen, harik eta 1854an Ministro Kontseiluko buru izendatu zuten arte. Biurteko aurrerakoia hasi zen orduan. 1856an moderatuak berriz ere boterera itzuli ondoren, Esparterok politika utzi eta Logroñon finkatu zen. Politikan izan zuen azken sarrera 1870ean izan zen, Prim jeneralak Koroa eskaini zionean, baina Esparterok ez zuen onartu. Gero, 1870. urteko azaroan Amadeo I.a Savoiakoa Espainiako Gorteetan errege hautatu zutenean, Esparterok ere boto batzuk jaso zituen. 1870eko azaroaren 16an Espainiako Gorteek Amadeo Savoiakoa aukeratu zuten errege, 191 botorekin; beste botoak, berriz, honela banatu ziren: 60 Errepublika federal baten alde, 27 Montpensier dukearentzat, 8 Espartero jeneral zaharrarentzat, 2 Errepublika unitarioaren alde, 2 Alfontso Borboikoaren alde (gero Alfontso XII.a Borboikoa errege izango zenaren alde), 1 errepublikarentzat eta beste bat Montpensier dukesa Maria Luisa Fernanda infantarentzat, Elisabet II.aren ahizparentzat; 19 boto zuri egon ziren.

1879an hil zen Logroñon.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.