Bilboko lehendabiziko setioa 1835ko ekainaren 10 eta uztailaren 1en artean Bilbo inguruan gertatutako operazio militar multzoa izan zen.
- Artikulu hau lehendabiziko setioa buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilboko setioa».
Bilboko setioa | |||
---|---|---|---|
Lehen Karlistada | |||
Iparraldeko frontea | |||
Bilboko eta inguruetako plano topografikoa, karlistej 1835eko ekainaren 10etik uztailaren 1era arte ezarritako setioa jasotzen duena. Zumalakarregi Museoko bilduma. | |||
Data | 1835ko ekainaren 10etik uztailaren 1era | ||
Lekua | Bilbo Bizkaia 43°15′25″N 2°55′25″W | ||
Koordenatuak | 43°15′25″N 2°55′25″W | ||
Emaitza | Liberalen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Aurrekariak
Lehen Karlistaldiaren hasieratik, karlistek gerra ekintzetan ekimena izan zuten, haiek erabakitzen baitzuten guduak non eta noiz gertatzen ziren. Isabeldarren porrota Artatzako guduan ia Euskal Herri osoa karlisten esku geratzea ekarri zuen. Horren ondorioz, Jerónimo Valdés isabeldar jeneralak Ebro ibaian euste lerro bat ezarri zuen, liberalek soilik euskal hiriburuak eta kostaldeko herri bakan batzuk mantentzen zituztelarik. Karlistek, Karlos Maria Isidro erregegaia buru zutela, euren nazioarteko ospea eta aitorpena handitzeko, kredituak lortzeko, morala igotzeko eta etsaiarena ahultzeko hiri garrantzitsu bat hartzea nahitaezkotzat jotzen zuten. Horrenbestez, Durangon egindako bilera batean karlisten Estatu Nagusiak Bilbo konkistatzea erabaki zuen. Tomas Zumalakarregi, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian zehar kanpaina arrakastatsua burutu ondoren karlisten artean itzel handiko jenerala zen eta horregatik Bilboren konkistaren ardura eman zioten. Zumalakarregi kontra azaldu zen, operazioak denbora eta material gehiegi eskatuko zituela uste baitzuen. Zumalakarregiren asmoa Gasteiz hartzea zen, militarki bideragarriagoa zelakoan, Gaztelako bidean zegoelako eta liberalen errefortzu bidea zelako. Behin Gasteiz hartuta, ormaiztegiar jeneralak handik 30.000 soldadurekin Madrilera bideratzea eta konkistazea proposatu zuen. Hala ere, gogoz kontra bazen ere, Zumalakarregik agindua bete zuen eta Bilbora abiatu zen.
Setioa
1835eko ekainaren 10ean Zumalakarregik operazio militarrei hasiera eman zien, hiria inguratuz eta Abando eta Deustu aldameneko herriak eta Miribilla, Morro gaina eta Banderas mendia ia oposiziorik gabe hartuz.[1][2] Ekainaren 12an hiriari errenditzeko aukera eskaini zion eraso bortitzaren mehatxupean. Rafael Arístegui Vélez, Mirasol kondea, Bilboko isabeldar agintari militarrak ezezko borobila eman zion Zumalakarregiri. Bilbo inguratzen zuten garaiak kontrolpean jarri ondoren, karlistek irteerak itxi zituzten eta horrela ekainaren 13an Bilboko setioa osatu zuten. Biharamunean artilleriaren bonbardaketak hasi ziren, baina isabeldar defentsak erasotzaileak baino kanoi gehiago zituen eta, paradoxikoki, karlistek eragindakoak baino galera gehiago izan zituzten. Ekainaren 15ean, Zumalakarregi Begoñako basilikako hurbildu zen defendatzaileen bateriek tenpluaren kanpandorrean eragindako kalteak ikuskatzera, eta aldameneko etxearen balkoian zegoelarik, ormaiztegiarrak belaunean tiro bat jaso zuen. [3] Setioaren zuzendaritza militarra utzi behar izan zuen. Hasiera batean zauri larria ez zirudien arren, egunak pasa ahala okerrera joan zen eta ekainaren 24an, Zegaman zegoela, heriotza eragin zion.[4] Karlistentzat kolpe lazgarria izan zen, estratega bikaina galdu baitzuten, baina operazioek aurrera segitu zuten. Agintea Erasoren eskuetan geratu zen.
Zumalakarregik ez zuen hiriko gune zibilen aurkako tirorik agindu, harik eta inguratzen zuten gotorlekuak bereganatu arte. Erasok, aitzitik, Karlos erregaiaren aginduei men eginez eta setiatuei presio egiteko, ekainaren 16an hirigunea bonbardatzea agindu zuen. Bitartean Bilbotarrek Donostia eta Santandertik bidalitako tropen laguntza espero zuten setioa apurtzeko. Hilak 18an eta 24an saiatu ziren liberalak Portugalete aldetik Bilbora sartzen, baina karlistek eutsi egin zioten setioari, bonbardaketak gogortuz. Ordurako etxeak, elizak eta ospitaleak ere bonbardatzen zituzten. Defendatzaileen bateriek ere eraso gogorrak egiten zituzten. Don Carlos ekainaren 26ean inguratu zen setioaren egoera aztertzera eta setiatuen tiro batek ia-ia harrapatu zuen. Lau egun gehiagoz jardun zuten Bilbo bonbardatzen, uztailaren lehenean setioa utzi behar izan zuten arte. Aurreko egunean, Gaztelatik abiatuta, Luis Fernández de Córdova, Latre, Espartero eta La Hera jeneralen tropak, On Karlosenak baino ugariagoak, Bilbora ailegatu, biharemanunean setioa ia borrokarik gabe altxatu eta hirira sartu ziren. Honela bukatu zen Bilboko lehendabiziko setioa.
Ondorioak
Hiriko defendatzaile eta biztanleen artean 31 hildako, 130 zauritu eta 11 preso izan ziren. Karlisten artean kopurua zehaztu gabe dago, baina Zumalakarregiren galera erabakiorra izan zen. Setioaren altxatzea lortu arren, Bilbo ez zen karlisten mehatxutik libre geratu. Bizkaia ia osoa haien kontrolpean jarraitu zuen eta hurrengo urtean beste setio bat ezarri zuten, berriz ere porrotean amaituko zena. Hala ere, karlistentzat Bilbo hartzeko ezintasuna baino garrantzia handiagoa izan zuen Zumalakarregiren heriotzak. Izan ere, erregegaiak bere estrategarik bikainena galdu zuen. Ormaiztegiar jeneralaren galera eta momentura arte izan zuten ibilbide garailearen etetea karlistek Bilboko setioan jasotako kolperik latzenak izan ziren.[5]
- Artillari karlistak.
- Zumalakarregik tiroa jaso zuen etxea, Begoñako basilikaren ondoan..
- Soldadu karlistak zauritutako Zumalakarregi garraiatzen.
- Rafael Arístegui Vélezen litografia Bilboko setioan
Ondarea
Bilbon 1835eko setioan parte hartu zuten bi pertsonek dute haien omenezko kale bana. Lehenengo ezarri zena isabeldar defentsaren buru izan zen Rafael Arístegui Vélezen omenezkoa da, Mirasol kondea kalea, Bilbo Zaharra auzoan. Bigarrena Tomas Zumalakarregi da, Begoña eta Santutxu auzoetatik igarotzen den Zumalakarregi etorbideak haren omenez baitu izendapen hori. Frankismoaren garaian jaso zuen izena baina gaur egun arte mantendu da.
Fikzioan
- El oro de los carlistas, Juan Basek 2001ean argitaratutako eleberria.
Erreferentziak
Bibliografia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.