idazle frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
François Mauriac (Bordele, Frantzia, 1885eko urriaren 11 – Paris, Frantzia, 1970eko irailaren 1a) frantsesezko idazle bat izan zen, 1952an Literaturako Nobel Saria irabazi zuena. XX. mendeko idazle katoliko onenetarikotzat hartzen da.
François Mauriac | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1941 - 1946 ← Jules Romains - Maurice Maeterlinck →
1933ko ekainaren 1a - 1970eko irailaren 1a ← Eugène Brieux (en) - Julien Green →
1932 - 1933 ← Gaston Rageot (en) - Gaston Rageot (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Charles François Mauriac | ||||||
Jaiotza | Bordele, 1885eko urriaren 11 | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||
Heriotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 1970eko irailaren 1a (84 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Cimetière de Vémars (en) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Jeanne Mauriac | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | École nationale des chartes Sainte-Marie Grand Lebrun (en) Bordeleko Unibertsitatea : literatura | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | idazlea, kazetaria, poeta, eleberrigilea, antzerkigilea, gidoilaria, literatura-kritikaria eta biografoa | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Influentziak | Maurice Barrès | ||||||
Kidetza | Frantses Akademia | ||||||
Izengoitia(k) | Forez eta François Sturel | ||||||
Genero artistikoa | memoriak saiakera | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
| |||||||
Oso katolikoa zen familia batean jaio zen. Gazte zelarik, bere aita hil zen, eta amaren ardurapean geratu zen. Bordeleko Unibertsitatean Letretako lizentzia atera zuen. Lehen Mundu Gerran soldadu izan zen, eta larriki gaixotu zen. 1933an Frantses Akademiako kide izendatu zuten.
Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Mauriacek pentsatu zuen benetako gurutzada zela gerra hori, apaizen eta mojen hilketak zirela eta, batez ere. Hala ere, frankistek Badajozen egin zituzten hilketek eta, bereziki, Gernikako bonbardaketak pentsaera aldatu zioten Mauriaci, eta militarren aurkako eta euskaldunen aldeko bihurtu zen. 1937an, Euskal Herriaren Aldeko Adierazpena agertu zen Frantzian, eta lehen sinadura Mauriacena izan zen. 1938ko maiatzaren 16an, Euskaldunen Adiskideen Nazioarteko Liga sortu zuen. Elkarte horren ohorezko komitean hauek agertu ziren: Jean Verdier kardinala eta Parisko artzapezpikua; Clément Joseph Mathieu, Akizeko gotzaina; Maurice Feltin, Bordeleko artzapezpikua; eta François Mauriac bera.
Bigarren Mundu Gerra hastean Frantziako Erresistentziako kide egin zen. Les Lettres françaises eta Le Cahier Noir aldizkariak argitaratu zituen, naziek egindako sarraskiak eta torturak salatzeko. Le Figaro eskuineko egunkarian eta, geroago, L'Express egunkarian idatzi zuen. Hala ere, De Gaulleren alde idazten zuenez, L'Expresseko lankideekin etsaitu zen eta Le Figarora itzuli behar izan zuen. Urte batzuk geroago, Aljeriako Independentziaren Gerran, aljeriar abertzaleen alde idatzi zuenez gero, Organisation de l'Armée Secrète (OAS) eskuin muturreko talde terroristak mehatxu egin zion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.