From Wikipedia, the free encyclopedia
Fleet Street Londresko kale bat da. Bere izena Fleet ibaitik dator (gaur egunean lurrazpian ezkutuan). Kaleak bide paraleloa egiten Tamesis ibaiarekiko, haren ezkerreko eta iparraldeko aldean. Londresko bi gune historikoren lotura egiten du kaleak, City-a ekialdean, eta Westminster mendebaldean.
Fleet Street | |
---|---|
Fleet Street | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Hiria | City of London |
Koordenatuak | 51°30′50″N 0°06′42″W |
Dimentsioak | 0,5 () km |
Erresuma Batuko egunkari eta prentsa erakunde britainiar nagusiek bertan izan zuten egoitza nagusia, 18. mendearen hasieran hasi zen tradizio baten ondorioz. Horrek horrela iraun zuen 1980ko hamarkadara arte, baina egunkari eta gainerakoak berkokatzen hasi ziren orduan[1]. 2005ean Reuters agentzia britainiarrak itxi zuen bertako egoitza[2]; azken prentsa erakundea izan ziren Fleet Street-en baina izena oraindik metonimikoki erabiltzen da prentsa nazional britainiarrari erreferentzia egiteko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.