konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Fitola E bitamina[1] eta K bitamina[2] sintetizatzeko erabiltzen den molekula bitartekaria da. Landare berdeen klorofilan ere agertzen da, ester bihurtuta. Mutur batean daukan hidroxilo taldeari esker molekula anfipatikoa da.
Fitol | |
---|---|
Formula kimikoa | C20H40O |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C[C@@H](CCC[C@@H](C)CCC/C(=C/CO)/C)CCCC(C)C |
MolView | 3D eredua |
Mota | fatty alcohol (en) eta phytane diterpenoid (en) |
Estereoisomeroa | (2E,7S,11S)-3,7,11,15-tetramethylhexadec-2-en-1-ol (en) , (2E,7S,11R)-3,7,11,15-tetramethylhexadec-2-en-1-ol (en) , (2Z,7S,11S)-3,7,11,15-tetramethylhexadec-2-en-1-ol (en) eta (Z)-phytol (en) |
Masa molekularra | 296,3079159 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | BOTWFXYSPFMFNR-PYDDKJGSSA-N |
CAS zenbakia | 150-86-7 |
ChemSpider | 4444094 |
PubChem | 5280435 |
Gmelin | 17327 |
ChEMBL | CHEMBL3039479 |
EC zenbakia | 616-221-6 eta 205-776-6 |
ECHA | 100.131.435 |
CosIng | 40647 |
MeSH | D010836 |
Human Metabolome Database | HMDB0002019 |
KNApSAcK | C00003467 |
UNII | MZQ4XE15TP |
KEGG | C01389 |
Fitola ziklikoa ez den diterpenoa da, alkohol sail bat duena (). 4 talde isopreno polimerizatu ditu eta itxura aldetik olio koloregabe bat da.
Biosferan dagoen isoprenoide azikliko ugariena denez, ingurune urtarretan traza biogeokimikoak aztertzeko erabiltzen da[3].
Ekoizpen industriala ere garrantzitsua da eta lurrin, kosmetiko, txanpu, xaboi eta detergenteen osagaia izan ohi da[4].
Fitola oxidatzerakoan azido fitanikoa eratzen da, hau hausnarkarien hesteetan gertatzen da eta azido fitanikoa beren koipetan gordeta gelditzen da[5]. Gizakiak jan eta kopuru handitan gorputzean pilatzen bada Refsum gaixotasuna sor daiteke. Gaixotasun honen sintomak polineuropatia periferikoa, zerebeloaren ataxia, retinosi pigmentarioa, anosmia eta gorraizea dira[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.