From Wikipedia, the free encyclopedia
Faluka (arabieraz: فلوكة, “ontzi txikia”, seguruenik grezieratik eratorria, ἐφόλκιον, Epholkion, “ontzia”), [1] egurrezko belaontzi bat da, eta erabiltzen da Itsaso Gorriaren eta Mediterraneo Ekialdearen ur babestuetan, Egipton eta Sudanen (bereziki Nilo ibaian zehar), Maltan eta Tunisian, baita Iraken ere. Bela bat edo bi eduki ditzake, triangeluarrak, eta masta bat edo bi, branka aldera makurtuak. Hamar bat lagun eraman ditzake, eta bizpahiru lagun eskifaian.
Bere ezaugarriak direla-eta, itsasbazterreko nabigazioan eta ur babestuetan erabili izan da, ibai handietan, jeneralean arrantzan egiteko. Gaur egun, berriz, zaharkituak geratu dira, txalupa motordunak erabiltzen dira-eta helburu komertzialetarako. Hala ere, Egipton adibidez, asko ikusten dira, Aswan eta Luxor inguruetan kasu, turistak-eta eramateko.
Garai batean Sizilian erabili zen era horretako ontzia. Gaur egun ere, ezpata-arrainak harrapatzeko erabili ohi da, Messinako itsasartean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.