Euskal Kultur Erakundea
Behe Nafarroa, Lapudi eta Zuberoako kultura elkartea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Kultur Erakundea edo EKE (frantsesez: Institut Culturel Basque) euskal kulturaren aldeko Ipar Euskal Herriko irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da. Sortu denetik bere egoitza Uztaritzeko Lota jauregian du. 2018an, bederatzi langile profesional ditu. 2021eko otsailetik Johañe Etchebest da zuzendaria, eta Mikel Erramouspé da administrazio-kontseiluko lehendakaria. Frantziako kultura ministerioak Euskal etnopoloa izendatu zuen 2017ko urtarrilaren 12an.[1]
Datu azkarrak Datu Orokorrak, Egoitza nagusia ...
Euskal Kultur Erakundea | |
---|---|
Datu Orokorrak | |
Egoitza nagusia | Lota jauregia |
Barne egitura | |
Sorrera-data | 1990 |
Bestelakoak | |
Webgunea | https://www.eke.eus |
Itxi