Euskal etnopoloa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal etnopoloa, Frantziako Kultura ondare immaterialaren Batzorde Nazionalak Euskal Kultur Erakundeak eta EHESS eskolak aurkeztu partaidetzari emandako labela da. Lau urteetako (2017-2020) ikerketa, balorapen eta hedapen egitarau zientifiko eta kulturala sortu da lau ardatz horren inguruan :
2017ko urtarrilaren 12an eratu zen.[1]
1996an sortu den labela bat da, Frantziako Kultura Ministerioak ondare immaterialaren inguruko ikerketa aberasteko gai den erakunde bati ematen diona. «Etnopolo izendapena ikerketa, informazio eta kultura alorrean, aldi berean tokiko eta nazional mailan lan egiten duen erakunde batean oinarritzen da» (Mission ethnolpôles txostena, 1999).
Gaur egun, 10 etnopolo badira frantses lurraldean, bakoitza etnologia alor batean berezitua.
2017an, Frantziako Kultura Ondare Immaterialaren Batzorde Nazionalak Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak (EHESS) aurkeztu partaidetzari etnopoloa labela eman dio.
Euskal kultur erakundeak berrikuntzari, heziketari eta sorkuntzari itzulia den jakitate eta kontserbazio ondare polo bat garatu du 2007az geroz.
Ibilbide horretan, partaidetza zientifikoak lotu ditu EHESSko Georg Simmel zentroarekin, bereziki «ondarea eta sorkuntza» gaiaren hurbilketa antropologikoari buruz. Georg Simmel zentroa, EHESSren baitan historia, etnologia, zuzenbide eta literatura ikerlariak biltzen dituen giza zientzien diziplinarteko laborategi bat da.
Interes zientifiko eta kulturala bera zutela eta, EKE eta EHESS erakundeek beren elkarlana gauzatu dute Kultura Ministerioak 2017ko urtarrilaren 12an eman Euskal etnopoloa labelaren karietara.
2023ko ekainean kongresu bat antolatu zuen Baionan ondare amankomunei buruz. Benjamin Coriat irakasleak parte hartu zuela.[2] 2023an euskal etnopoloaren koordinatzailea Terexa Lekumberri zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.