Etruriar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Etruriarrak[1][2] edo etruskoak[1][2] antzinako Italian, zehazki egungo Toskanan, bizi zen herria eta zibilizazioa ziren, erromatarrek etrusci edo tusci deituak.[3] Erromatarrek eman zieten izenetik dator egungo Toskana izena, nahiz eta haien aberria Etruria zen.
Etruriarrak edo etruskoak Rasna Rasenna | |||||
---|---|---|---|---|---|
K.a. 1200 – K.a. 550 | |||||
Konfederazioa | |||||
Geografia | |||||
Hiriburua | Velzna- (Orvieto) | ||||
Kultura | |||||
Hizkuntza(k) | Etruriera | ||||
Historia | |||||
Villanovako kultura | K.a. 1200 | ||||
Erromatar asimilazioa | K.a. 550 | ||||
|
- Artikulu hau herriari buruzkoa da; hizkuntza gaitzat duena beste hau da: «Etrusko»
Antzinako grezieraz Τυρρήνιοι (Tyrrhēnioi) deitzen zieten eta hortik latinez Tyrrhēni (etruskoak), Tyrrhēnia (Etruria) eta Mare Tyrrhēnum (Tirreniar itsasoa) hitzak sortu zituzten.[3] Etruskoek bere buruari Rasenna, sinkopatuta Rasna edo Raśna deitzen zioten.[4]
Bere hizkuntza propioa zuten: etruskoa hain zuzen ere.[5] Etruskoen zibilizazioa Erromaren sorrera baino lehenagoko historiaurrean hasi zen eta Erromatar Errepublikak etruskoen lurrak berenganatu zituen arte iraun zuen.[6] Bere une gorenean, Erromaren sorreraren eta Erromatar Monarkiaren garaietan, hiru hiri-konfederaziok osatzen zuten:
- Etruriakoa
- Po ibaiaren haranekoa, tartean ekialdeko Alpeak izanik.
- Latium eta Campaniakoa.
Erroma etruskoen lurraldeen barne zegoen eta bere historiaren hasieran etruskoen menpe izan ziren erromatarrak, K.a. 396an Veii konkistatu zuten arte.