Etna
From Wikipedia, the free encyclopedia
Etna (sizilieraz Muncibeddu; italieraz Mongibello) Siziliako ekialdeko kostaldean dagoen geruza-sumendia da, Messina eta Cataniatik gertu kokatuta. Europako sumendi aktiborik handiena da eta gaur egun 3.357 m ditu (2021). [1] Alpeetatik hegoaldera dagoen Italiako mendirik altuena da eta 1.190 km² azalera du. Gaur egun Etna sumendiak lau krater ditu: ipar-ekialdeko kraterra, Boraginea, Bocca Nuovay eta ipar-ekialdeko kraterra.[2]
Etna | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.357 m |
Prominentzia | 3.357 m |
Mota | Geruza-sumendi, turismo-atrakzioa eta decipoint (en) |
Azalera | 19.237 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°45′03″N 14°59′36″E |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Catania |
Babestutako-eremua | Etna Park (en) |
Leku geografikoa | Sizilia |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1669, +2012-04-01T00:00:00Z $2, 2013ko urria eta 2021 |
Geologia | |
Material nagusia | trakibasalto tefrita basanita trachyandesite (en) mugearita basalto picrobasalt (en) |
Etna mendia munduko sumendirik aktiboenetako bat da, ehunka aldiz sartu baita erupzioan milioi erdi urteetan zehar. [3] Batzuetan oso suntsitzaile izanda ere, jendeak ez du arriskutzat hartzen. Hala ere, historikoki zenbait erupzio arriskutsuak izan du: Vergiliusek Aeneisetan deskribatzen duena, 1669koa, 1928koa, eta abar. Etnaz gain, Italian badaude beste sumendi batzuk ere, Vesuvio eta Stromboli, esaterako. Hala ere, bi horiek ez dute Etnarekin inolako erlaziorik, prozesu geologiko oso ezberdinengatik sortu baitira.