From Wikipedia, the free encyclopedia
Erregenerazionismoa ala Onbideratzea XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Espainian garatu zen intelektualen mugimendua izan zen, orduko Espainiaren gainbehera aztertu eta horri buelta emateko politikak proposatzen zituena. 98ko Belaunaldiaren giro berean sortu zen eta literatura mugimendu horrekin maiz parekatu da, baina 98ko Belaunaldikoek ikuspuntu literario eta subjektibo batetik jardun zuten bitartean, erregenerazionistak egoeraren azterketa historiko, politiko eta soziala egin zuten.
Costa mugimendu honen pertsonalitate nagusia izan zen, modu batez haren liderra. Bere liburuek (Colectivismo agrario en España (1898) eta Oligarquía y caciquismo como la forma actual de gobierno en España (1901)) garaiko mundu intelektual espainiarra astindu zuen. Haren ikurritz nagusiak, bere pentsamenduaren laburpena eta erregenerazionisten artean topikoa, hau zion: «Escuela, despensa y doble llave al sepulcro del Cid» (euskaraz: Eskola, janaritegi eta Ciden hilobiari giltz bikoitza eman).
Dena dela, Costa aurretik beste egileek oinarriak jarri zituzten:
Erregenerazionismo barruan ideologia oso desberdinetako pertsonak aurkitzen ziren: liberalak, kontserbadoreak, errepublikaren aldekoak...[1]
Pentsalariek erregenerazionismoaren oihartzuna ia 1936ko Espainiako Gerra Zibilaren hasiera arte eraman zuten:
Intelektual erregenerazionistek haien ideiak zabaltzeko aldizkari desberdinak erabili zituzten:
Beste aldizkari batzuk sarritan jaso zituzten erregenerazionisten ideiak eta proposamenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.