From Wikipedia, the free encyclopedia
Errege Magoak edo Hiru Erregeak[1] Jesukristo jaio ondoren bera bisitatzera eta berari opariak emateko joandako Bibliako pertsonaiak dira. Mateoren Ebanjelioa lauetatik bakarra da hauek aipatzen, "Ekialdetik" joandakoak "juduen errege jaioberria" gurtzera. Mateoren arabera,[2] urrea, intsentsua eta mirra eskaini zioten Jesusi. Euskarazko ebanjelioen itzulpenetan, jakintsuak, zuhurrak, magoak, aztiak, hitzak erabili izan dira[3].
Biblian, honela agertzen da Erregen etorrera (Mateo 2,1-2):
Mateoren ebanjelioak kopururik zehazten ez badu ere, tradizionalki hiru zirela finkatu zen historian zehar, eta VI. mendetik Meltxor, Gaspar eta Baltasar izenak eman zizkieten (euskarazko forma arautuak), antzeko formak ere gorde direlarik.
Ekialdeko eliza kristau batzuetan beste izen batzuk erabiltzen dira, adibidez errito siriarreko kristauen artean Larvandad, Gushnasaph eta Hormisdas; Etiopiako elizan Hor, Karsudan, eta Basanater, eta Armeniako elizan Kagpha, Badadakharida eta Badalilma.[5] Siria eta Armeniako elizetan, halaber, 12 errege mago aipatzen dituzten tradizioak ere izan dira.
Aztiekin lotutako jaieguna ospatzen da urtarrilaren 6an batez ere Espainian eta gazteleraz egiten duten herrialdeetan. Horren arabera, ume txintxoei opariak ekartzen dizkiete horiek aurretik idatzitako eskaera gutunen arabera. Aurreko egunean, urtarrilaren 5ean, tradizio handia daukate espainiar hirietan Erregeen kabalgata edo desfilea, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere oso arrakastatsua dena. Alcoi (Alacant) herrian horrelako desfilerik zaharrena egiten omen dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.