Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kristautasunean, Epifania (antzinako grezierazko επιφάνεια hitzetik; euskaraz, Agerkundea, manifestazioa, gertakari mirarizkoa) Jesus Nazaretekoa Ekialdeko Errege Magoak gurtzera etorri zireneko gertakaria da, urtarrilaren 6an ospatzen dena. Eguberrien jai-zikloaren azken ospakizuna da. Espainian eta Hispanoamerikako leku batzuetan Epifania ospatzeko ohitura dago, haurrei eta helduei opariak eginez.[erreferentzia behar] Bezperan, Errege Magoen Kabalgata ospatzen da toki batzuetan.
Epifania | |
---|---|
Epifania (1589 ingurukoa), Roland de Mois. | |
Mota | Kristaua |
Data | |
Data | Urtarrilaren 6 |
Itun Berriko pasarte batean Kristoren munduratzea bezala azaltzen da gertakaria, bere erreinuaz jabetzera datorren enperadore modura.[erreferentzia behar] Abiapuntu honetatik Ekialdean Kristoren haragiztatzeaz mintzo ziren, eta segidan, IX. mendetik aurrera, Jesus paganoei ezagutzera ematen zaienekoa. Hala ere, Jesusek une desberdinetan eman zuen ezagutzera bere jainkotasuna, eta horrela hiru dira epifania modura ospatzen diren gertakariak: Ekialdeko jakitun edo aztiek gurtu zutenekoa (Mt 2:1-12n kontatzen dena) eta urtarrilaren 6an oroitzen dena; Joan Bataiatzailearen aurreko agerpena, honek bataiatu zuenekoa Jordan ibaiaren uretan; eta bere jarraitzaile apostoluen aurreko agerpena Kanako ezteietan, jendaurreko lanari ekiten dionekoa.[erreferentzia behar]
Bibliak ez ditu aipatzen ez zenbat ziren ezta hauen izenak, geroagoko tradizioak izendatu zituen Gaspar, Meltxor eta Baltasar.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.