From Wikipedia, the free encyclopedia
Emua (Dromaius novaehollandiae) gaur egun Australiako hegaztirik handiena da eta baita munduko bigarrena ere, ostrukaren ondoren. Dromaius bere generoan bizirik dagoen espezie bakarra da.
Emu | |
---|---|
Paleozeno-gaur egun | |
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Casuariiformes |
Familia | Casuariidae |
Generoa | Dromaius |
Espeziea | Dromaius novaehollandiae Latham, 1790
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | emu meat (en) eta emu oil (en) |
Masa | 581,2 g arra: 32,7 kg emea: 38,3 kg |
Kumaldiaren tamaina | 8,7 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… eta ensembl.org… |
Landaretza sarria ez dagoen tokietan bizi da, nomada izaten da eta distantzia luzeak ibiltzen ditu. Lasterkari bikaina da eta 50 km/h-tako abiadura mantendu dezake hainbat kilometrotan zehar[1]. 10-20 urte inguru bizi dira.
Hegan egiten ez duen hegazti handia da emua. Bi metrotako garaiera har dezakete eta 30-45 kilogramo pisatu. Hego txikiak ditu eta hanka indartsuak, hortik korrikalari bikaina izateko moldaera. Hanketan hiru hatz ditu eta hezur kopurua murriztua du.
Gaztaina koloreko edo kolore griseko lumek estaltzen dute gorputz. Lumen puntak beltzak dira eguzkiaren erradiazioa xurgatzeko eta gorputza isolaturik fresko mantentzeko[2]. Horri esker ingurune beroetan bizi arren egunez hegazti aktiboa da. Hatsanditu egiten du eta horrek ere laguntzen du gorputzeko tenperatura mantentzen.
Lepo luzea du, erdia baino gorako lumaz estalita eta burua txikia da.
Negu partean ugaltzen da, hego hemisferioan bizi denez maiatza eta ekainaren artean.
Garai horretan arrek sexu apetitoa galtzen dute eta habi latz bat eraikitzen dute belar, adar eta hostoekin lur soilaren gainean. Emeek elkartu eta handik 2 edo 3 egunetara arrautza bat edo bi jartzen ditu egunero, guztira 11 arrautza jarriz batazbeste[3]. 20 arrautzatako habiak ere ikusi dira. Arrautzak berde ilunak dira eta oskol gogorra dute. Arrautza handiak dira, oiloarenak halako 10-12, 134 x 89 mm eta 700-900 gramo artekoak[4]. Emea arrautzak jartzen hasten denean arra erruten hasten da eta ez du ez jaten, ez edaten ez eta kaka egiten ere. Zortzi astetako errunaldian gorputzeko masaren herena galtzen du. Arra erruten ari denean emeak alde egiten du beste ar batzuekin ugaltzeko. Urte oparo batean emea hiru aldiz ugaltzera iristen da[5].
56 egun pasa ondoren jaiotzen dira txitak[3]. 25 cm-ko garaiera dute eta gaztaina kolorekoak dira. lerro argi batzuk ere badituzte. Arrek 18 hilabetez zaintzen dituzte eta elikagaia bilatzen erakusten diete.
D. novaehollandiae novaehollandiae (Latham, 1790)[6]
D. novaehollandiae woodwardi
D. novaehollandiae rothschildi
†D. novaehollandiae diemenensis (Le Souef, 1907)[6] (Tasmaniar emu)
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.