From Wikipedia, the free encyclopedia
Elkarte Atletiko Gaelikoa (ingelesez: Gaelic Athletic Association; irlanderaz: Cumann Lúthchleas Gael), irlandar kirol elkarte edo erakunde bat da. Elkarte honek hurling eta futbol gaelikoaren jarduera eta antolaketa bultzatzen ditu, bai eta beste irlandar jatorria duten kirolena, hau da, kirol gaelikoak, gizonezko eta emakumezkoen sailetan.
Elkarte Atletiko Gaeliko | |
---|---|
Datuak | |
Mota | nazioarteko kirol-federazioa |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1884 |
webgune ofiziala |
1884. urtean sortu zen eta gaur egun Irlanda osoko kirol erakunde zabal eta handiena da 800.000 kideekin. Jokalarien amateur baldintzarekiko arau zorrotzak ditu eta bere kategoria goreneko lehiaketa All-Ireland Final delako da, konderrien arteko norgehiagoka. Bai hurling-a, bai eta futbol gaelikoa, erakundearen kirol garrantzitsuenak, oso zaharrak dira. Futbol gaelikoa caid bezala ezaguna den antzinako futbol irlandarretik datorrela uste da, 1537an jada ezaguna zena, nahiz eta araudi modernoa 1887. urtekoa den.
GAA-ren sortzaile nagusia Michael Cusack izan zen, 1884ko Azaroaren 1an, Thurles herrian,Tipperaryko konderrian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.