![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e8/Elia_martxan_es_2021_02.png/640px-Elia_martxan_es_2021_02.png&w=640&q=50)
Elia.eus
Itzultzaile automatikoa (lehen itzultzailea.eus) / From Wikipedia, the free encyclopedia
elia.eus web-aplikazioa itzultzaile eleanitz automatikoa da, webgune baten bidez edo mugikorreko app baten bidez erabil daiteke. Elhuyar Fundazioak 2019an plazaratu zuen bertsioak itzulpen automatiko neuronala erabiltzen du.
Datu azkarrak Elia.eus, Jatorria ...
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Elhuyar Fundazioa eta Ixa taldea |
Argitaratze-data | 2019 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara, gaztelania, katalana, galiziera, frantsesa eta ingelesa |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
elia.eus |
Itxi
2019an plazaratuta erabiltzaileen aldetik arrakasta handia lortu zuen. 2022ko hasierarako Eliak 30 miloi tik gora itzulpen-eskaera bideratuta zituen, eta eskaera horiei erantzuteko 715 miloi hitz eta 5.393 dokumentu itzuli behar izan zituen.[1][2] Ordurako 10.000 baino gehiago ziren erregistratutako erabiltzaileak.
Gainera Elia itzultzailea euskarazko Wikipedian zuzenean erabiltzen ari da Content Translation web-zerbitzuan integratuta, artikuluak hainbat hizkuntzatatik euskarara itzultzeko.[2][3]