![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/93/Ixa_Taldea%252C_2015_%2528DNJ0048v1%2529.jpg/640px-Ixa_Taldea%252C_2015_%2528DNJ0048v1%2529.jpg&w=640&q=50)
Ixa taldea
EHUko ikerketa taldea hizkuntzaren prozesamenduan ikertzen duena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ixa taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldea da, 1988 urteaz geroztik hizkuntzaren prozesamenduan lan egiten duena.[1] Euskararen gaineko ikerketa aplikatua dute xede nagusi, baina beste hizkuntza batzuetan ikertzen eta produktuak garatzen ere aritzen dira.[2][3]
Ixa taldea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | ikertaldea eta pertsona juridikoa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Euskal Herriko Unibertsitatea eta HiTZ zentroa |
Erabilitako hizkuntza | euskara eta ingeles |
Historia | |
Sorrera | 1988 |
webgune ofiziala![]() |
Taldeak sortu dituen produktu ezagunenak hauek dira: Xuxen zuzentzaile ortografikoa, Matxin itzultzaile automatikoa Opentrad plataforman integratuta dagoena, Euskal WordNet sare lexikala, ZT, EPEC eta Lexikoaren Behatokia corpusak, euskarazko testuak analizatzeko balio duen Ixakat tresna-katea, eta hainbat hizkuntzatako testuak analizatzeko balio duen Ixa-pipes tresna-katea (euskara, ingelesa, gaztelania, frantsesa, galiziera, alemana, italiera eta nederlandera).
2019an AhoLab ikerketa-taldearekin batera HiTZ ikerketa-zentroa sortu zuen.