![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/70/Xuxen%252C_lehen_edizioa.jpg/640px-Xuxen%252C_lehen_edizioa.jpg&w=640&q=50)
Xuxen
XUXEN euskaraz idatzitako testuak zuzentzen dituen aplikazio informatikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Xuxen euskaraz idatzitako testuak zuzentzen dituen aplikazio informatikoa da. UPV/EHUko Ixa Taldeak 1994an sortutako aplikazio hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak finantzatu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz XUXENen webgunea garatzeko diru-laguntza eskaini zuen.
Datu azkarrak Xuxen, Jatorria ...
![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1994 |
Azken bertsioa | 5.1 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Euskarria | Foma eta Hunspell |
Irakur dezake | Plataforma-anitz, Microsoft Windows eta Mac OS |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
xuxen.eus |
Itxi
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/70/Xuxen%2C_lehen_edizioa.jpg/640px-Xuxen%2C_lehen_edizioa.jpg)
2020an bosgarren bertsioan zebilen, Elhuyarrek merkaturatuta Ixa taldearen lizentziarekin.[1] Hainbat testu-editore eta bestelako programetan (MS Office, LibreOffice, Mozillako Firefox eta Thunderbird...),[2] sarean zuzenean erabiltzeko aukera ere badago.[3][4][5]