From Wikipedia, the free encyclopedia
E05 europar bidea Nazio Batuen E nazioarteko errepide-sareko bidea da; iparraldetik hegoalderantz doazen "erreferentzia-bide"en artean sartalderantzago kokatuta dagoena. E05 europar bidea Eskoziako Greenock-en hasi eta Espainiako Algeciras-en amaitzen da.[1]
E05 europar bidea | |
---|---|
Geografia | |
Terminus | iparra: Greenock hegoa: Algeciras |
Luzera | 2.960 km |
Lurraldea | Warwickshire, Cumbria, Staffordshire, Hegoaldeko Lanarkshire, Dumfries eta Galloway eta Cheshire |
Ezaugarriak | |
Sistema | international E-road network (en) |
E05 europar bidearen ibilbidea hurrengoa da: Greenock - Paisley - Govan - Glasgow - Gretna - Carlisle - Penrith - Preston - Warrington - Stoke-On-Trent - Birmingham - Newbury - Southampton - Le Havre - Paris - Orleans - Tours - Poitiers - Bordele - Donostia - Gasteiz - Burgos - Madril - Cordoba - Sevilla - Cadiz - Algeciras
Erresuma Batuko gobernuak E errepide-sarearekin lotuta dauden jarduera batzuetan parte hartzen badu ere, Erresuma Batuan E errepide-sareko errepideek ez daukate sarekoak direla adierazteko ezelango seinalerik.
E05 bidea Erresuma Batuan hurrengo errepideetatik doa:
E05 bideak tarte ireki bat du Ingalaterrako kanalean, Southampton eta Le Havre artean; hiri bi horien artean dabilen ferryrik ez dago eta. Southampton ondoko Portsmouth eta Le Havre artean dabilen bat badago, ordea.
Frantzian, E05-a seinaleztaturik dago eta hurrengo errepideetatik doa:
Euskal Herrian ere, E05 bidea senaileztaturik dago, eta Baionatik Hendaiaraino A63 autobidetik doa, Irundik Donostiaraino A8 autobidetik, eta Donostiatik Miranda de Ebro-raino (Burgos), Gasteiztik igarota A1 autobiatik.
Espainian E05-a seinaleztaturik dago eta hurrengo errepideetatik doa:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.