Galesko poeta eta idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Dylan Marlais Thomas (Swansea, Gales, 1914ko urriaren 27a – New York, 1953ko azaroaren 9a) ingeles hizkuntzako poeta eta idazlea izan zen. Halaber, istorio laburrak eta gidoiak idatzi zituen irratirako eta zinemarako, betiere ingelesez. Izan ere, guraso biak galeseradunak izan arren, seme-alabei ez zieten hizkuntza transmititu. Thomasek ospe handia bereganatu zuen AEBetan, eta haren lanik ezagunenak Under Milk Wood eta Do not go gentle into that good night dira. Alkoholismo arazoak izan zituen.
Dylan Thomas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dylan Marlais Thomas |
Jaiotza | Swansea, 1914ko urriaren 27a |
Herrialdea | Erresuma Batua Gales |
Bizilekua | Dylan Thomas Boathouse |
Heriotza | New York, 1953ko azaroaren 9a (39 urte) |
Hobiratze lekua | Grave of Dylan Thomas (en) St Martin's Church, Laugharne (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | David John Thomas |
Ama | Florence Hannah Williams |
Ezkontidea(k) | Caitlin Thomas (1937ko uztailaren 11 - 1953ko azaroaren 9a) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bishop Gore (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea, gidoilaria eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
dylanthomas.com | |
|
Ikasketak jaioterrian egin ondoren, kazetari lanak egin zituen Herald of Wales eta South Wales Evening Post egunkarietan. 1934an Eighteen Poems argitaratu zuen, eta bi urte geroago Twenty-five Poems. Bi poema liburu haiekin Londresko literatura giroa astindu zuen, Edith Sitwellen eta Herbert Readen onespen eta laguntzarekin. Gero arrakasta handia lortu zuen Portrait of the Artist as a Young Dog (1940, Artista gaztearen erretratua otsakume gisa) autobiografiazko prosa lirikoak jasotzen dituen liburuarekin. The Map of Love (1940, Amodioaren mapa) liburua poesia eta prosa lanak osatua zen. Death and Entrances (1946, Heriotzak eta sarrerak) liburuak autorearen poemarik ezagunenak jasotzen ditu.
Gerra garaian irratsaioak idatzi zituen BBC irratirako, eta zinemarako gidoiak ere egin zituen.Bizitzako azken urteetan Estatu Batuetan bizi izan zen, hitzaldiak emanez. Hil ondoren Under Milk Wood (1954, Esnezko basoaren pean) irratirako antzerkia eta Adventures in the Skin Trade (1966, Abenturak larruaren merkataritzan) ametsa eta errealitatea nahasten dituen eleberri autobiografikoa argitaratu ziren.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dylan Thomas |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.