Dolores Ibarruri
Politikaria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Dolores Ibarruri Gomez, Pasionaria (Gallarta, Abanto-Zierbena, 1895eko abenduaren 9a - Madril, 1989ko azaroaren 12a), euskal politikari errepublikar nabarmena izan zen 1936-1939ko Espainiako Gerra Zibilean, eta Euskal Herrian sortutako mugimendu komunistako emakumerik ezagunenetakoa. 1936ko Madrileko batailan “Ez dira pasako!” (¡No pasarán!) leloagatik egin zen ospetsua.[1]
Dolores Ibarruri | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(1978) | |||||||
1977ko uztailaren 7a - 1979ko urtarrilaren 2a Barrutia: Asturias (en) Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1942ko martxoaren 20a - 1960ko uztailaren 3a ← José Díaz Ramos - Santiago Carrillo Solares →
1936ko otsailaren 26a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Oviedo Hautetsia: 3rd legislature of the Second Spanish Republic (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | María de los Dolores Ibárruri y Gómez | ||||||
Jaiotza | Gallarta, 1895eko abenduaren 9a | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Hospital Universitario Ramón y Cajal (en) , 1989ko azaroaren 12a (93 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Madrilgo hilerri zibila Madrilgo hilerri zibila | ||||||
Heriotza modua | : pneumonia | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Julián Ruiz Gabiña (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | irakasle eskola | ||||||
Hezkuntza-maila | zientzietan doktorea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria eta aktibista | ||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Izengoitia(k) | La Pasionaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista | ||||||
Espainiako Alderdi Komunistan (PCE) sartu zen 1920an sortu zenean. 1930eko hamarkadan PCEko idazle bihurtu zen "Langile Mundua" (Mundo Obrero) argitalpenean, eta 1936ko otsailean Asturiasko PCEko diputatu hautatu zuten Errepublikako Gorte Nagusietarako. 1939an, Gerra Zibilaren amaiera aldera, Espainiatik erbesteratu zenean Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko idazkari nagusi bilakatu zen, postuan jarraituz 1960 arte. Alderdiak orduan, PCEko ohorezko presidente izendatu zuen, bizitza osoan bete zuen kargua. 1977an Espainiara itzuli zenean, Gorteetako diputatu hautatu zuten, berriro Asturiasetik. Emakumeen eskubideen aldeko borroka eta ekintza politikoa lotu zituen.[2]