From Wikipedia, the free encyclopedia
Dinocarida edo Dinocaridida[1] artropodoen antza zuten itsas-animalia proposaturiko taxoi bat da[2]. Guztiak, bat ezik, Kanbriarrean eta Ordoviziarrean bizi izan ziren[3]. Euren barruan Anomalocarididae eta Opabinidae familiak egongo lirateke. Izena antzinako grezieratik dator eta izkira beldurgarria edo karramarro beldurgarria esan nahi du. Uste denez, krustazeoen antza zuten animalia hauek predatzaile garrantzitsuak ziren euren garaian.
Dinokaridoek simetria bilaterala dute, kutikula ez mineralizatu batekin eta bi tagmatan banatutako gorputzarekin. Aurreko sekzioan bi matxarda zituen ahoaren aurrean. Gorputzak beste hamahiru segmentu zituen, eta horietako bakoitzean zakatz eta igeriketa-lobulu bikote bat. Uste denez, lobulu hauek gora eta behera mugitzen ziren animalia aurrera mugitzeko[4], gaur egun txibiak egiten duen bezala.
Dinocarida sailkatzea zaila da. Sailkapen batzuetan artropodoen barruan kokatzen dira, oinarri-talde gisa. Beste batzuetan Lobopodiaren barruan sailkatzen dira, beste animalia-forma ezezagunekin batera[5].
Kanada, Txina eta Errusiako Kanbriarrean[6], Marokoko Ordoviziarrean eta Alemaniako Devoniarrean aurkitu dira fosilak[7].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.