From Wikipedia, the free encyclopedia
Diania Kanbriar garaian bizi izan zen animalia genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Diania cactiformis. 520 milioi urte dela bizi izan zen[1]. "Kaktus ibiltaria" ezizena jaso du[2].
Diania | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Lobopodia (en) |
Generoa | Diania [[|]] |
Txinan dagoen Maotianshan Shales aztarnategian aurkitu zen 2011 urtean[3]. Jianni Liu[1] (Xiango Unibertsitatea), Qiang Ou (Pekingo Geozientzia Unibertsitatea) eta Michael Steiner (Berlingo Unibertsitate askea) zientzilariek aurkitu zuten, bakoitzak bere aldetik Maotianshan shale aztarnategiko laginak aztertzen ari zirela[4].
Maotianshan Shales aztarnategia Yunnan probintzian kokaturik dago[5]. Txinatarrez "Dian" izendatzen da probintzia eta hortik datorkio izena fosilari. Espeziearen bigarren izena "cactiformes" duen itxura arantzatsuari dagokio.
Diania cactiformis-ek 6 zentimetrotako luzera zuen gorputz fin luzea zeukan[6]. Aurrealdean elikatzeko erabiltzen zuen proboszide bat zuen. Gorputz bigunetik hamar hanka pare sendo eta arantzatsu ateratzen ziren. Hankek 16 segmentu zituzten[1] eta exoeskeletuz estalita zeuden. Eraztun itxurako artikulazioak zituzten[7].
Lobopodia izeneko iraungitako animalia multzo baten partaidea zen Diania[3]. Onikoforoen antzeko gorputza zuen baina artropodoen hankak[4]. Diania da hanka artikulatuak dituen lobopodio bakarra, eta honek artropodoen arbaso bihurtuko luke[3]. Diania-k erakusten duenez artropodoen sorreran hankak babestu ziren exoeskeletoz aurrena eta gorputza ondoren[5][8].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.