Estatu Batuetako idazle eta musika zuzendaria From Wikipedia, the free encyclopedia
David Woodard (Santa Barbara, Kalifornia, 1964ko apirilaren 6a) Estatu Batuetako idazle eta musika zuzendaria da. 1990eko hamarkadan «prequiem» portmanteau hitza sortu zuen, prebentibo eta requiem hitzen artean osatuta. Hitz honek gaixoen heriotza baino lehen jotzeko musika konposatzearen jarduera budista deskribatzen du.[1][2]
David Woodard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Barbara, 1964ko apirilaren 6a (60 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Kanada |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sonja Vectomov (en) (2014ko irailaren 18a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran Eugene Lang College of Liberal Arts (en) San Marcos High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria eta idazlea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada |
Genero artistikoa | Postmodernitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
davidwoodard.com | |
Woodard Los Angeleseko oroitzapen zeremonietan musika zuzendaria izandako aurkezpenen artean, 2001. urteko hiri-zeremonia nagusitzen da, gaur egun jada ez dabilen Angels Flight funikularrean ospatu zena. Ospakizun hau istripu batean hildako Leon Parporten eta Lola izeneko bere alargun zaurituaren ohorean egin zen.[3][4]:125 Woodardek faunaren aldeko hainbat requiem zuzendu ditu, horien artean, itsas berman jausitako Kaliforniako pelikano arre baten ohorez egindakoa.[5][6]:152–153
Woordard bere Dreamachine edo amets-makinaren erreplikengatik da ezaguna. Makina hau lanpara psikoaktiboa da eta bere erreplikak mundu osoko arte museoetako erakusketetean egon dira. Alemanian eta Nepalen Der Freund aldizkari literarioan egindako ekarpenengatik da ospetsu. Hemen karma espezieartea, landareen kontzientzia eta Paraguaiko Nueva Germaniaren giza kokagune buruzko idatziak egin ditu.[7]
Woodard The New School for Social Research (Gizarte Ikerketaren Eskola Berria) eta Kaliforniako Unibertsitatea, Santa Barbaran (UCSB) ikasi zuen.
2003. urtean, Woodard Juniper Hillseko (Los Angeles konderria, Kalifornia) gobernu aholkularia izendatu zuten. Postu honetan Woodardek Nueva Germania (Paraguai) hiriarekin senidetzea proposatu zuen. Antzinako begetarianismo eta feminismoaren utopiara bidaiatu zuen bere egitasmoa jarraitzeko eta han udal-lidergotzarekin elkartu zen. Lehen bisita honen ondoren, harreman honekin ez jarraitzea erabaki zuen. Hala ere, komunitate honetan geroko idatziak egiteko ikerketa-arrazoia aurkitu zuen. Batez ere Richard Wagner planifikatzaile espekulatzailearen eta Elisabeth Förster-Nietzscheren ideia proto-transhumanistak interesatzen zaizkio. Elisabethek bere senarra Bernhard Försterrekin batera kolonia fundatu eta han bizi izan ziren 1886tik 1889ra arte.
2004tik 2006ra Woodardek Nueva Germaniara espedizio ugari bideratu zituen. Honekin Dick Cheney Estatu Batuetako lehendakariordearen babesa lortu zuen. 2011.[9] urtean, Woodardek bien arteko gutuneria anitza argitaratzeko baimena eman zion Christian Kracht eleberrigile suitzarrari. Gutunak gehienbat Nueva Germaniari[10]:113–138 buruzkoak dira eta bi liburukitan daude argitaratuak Wehrhahn Verlag Hannover Unibertsitateko argitaletxearen eskutik.[11]:180–189 Frankfurter Allgemeine Zeitung egunkariak hurrengoa dio posta-trukearei buruz: «[Woodardek eta Krachtek] artea eta bizitzaren arteko muga ezabatzen dute».[12] Der Spiegel egunkariaren arabera, lehenengo liburukia, Vol. 1,[13] Krachten ondorengo eleberria, Imperium, «prestatzeko lan espirituala» da.[14]
Andrew McCannen arabera, «Krachtek Woodardekin batera leku hartara (edo leku hartatik geratzen denaren tokira) bidai batean abiatu zen, non jatorrizko kolonoen ondorengoak egoera larri eta baldintza zorrotzetan zeuden. Gutuneriak azaltzen duenez, Krachtek Woodard lagundu zuen komunitatearen profil kulturala hobetzen eta baita behin Elisabeth Förster-Nietzscheren familiaren etxea egon zen lekuan Bayreutheko Festspielhaus antzokia bezalako opera etxe txiki bat eraikitzen».[15] Azken urteetan, Nueva Germania toki atseginago batean bihurtu da, inprobisatutako museo historiko bat eta hotelak eskaintzen dituena.
1989tik 2007ra, Woodardek Dreamachinearen erreplikak egin zituen.[16] Brion Gysinek eta Ian Sommervillek sortutako gailu estroboskopiko honek zirrikituak dituen zilindro bat dauka, paperez edo kobrez egindakoa, eta lanpara elektriko baten inguruan bira egiten du. Begi itxiekin begiratzean, makinak asaldura mentalak eragin ditzake, droga-intoxikazioa edo ametsekin konparatu daitekeenak.[17][oh 1]
1996an, LACMA museoko William S. Burroughsen Ports of Entry[18][19] erakusketarako Dreamachine baten ekarpena egin zuen. Horren ondoren, egilearen laguna egin zen eta «eredu bohemiar»eko (paperezkoa) Dreamachine bat oparitu zion bere 83. eta azkenengo urtebetetzean.[20][21]:23 Sotheby'sek makina enkantean jarri zuen eta bildumagile pribatu bati esleitu zion 2002. urtean. Orain Spencer Museum of Art museoan Burroughs' estate-en dago mailegu gisa.[22]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.